Internacionalizacion

Nazioartekotze ibilbidea

Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduak eskuratuta dauka nazioartekotze aitorpena, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatzeko Agentziak (Unibasq) emana, gehienez ere promozio bakoitzeko 20 ikaslek lor dezaketena.

Titulazioaren gaitasunez gain beste gaitasun batzuk lortzeko interesa duten ikasleei dago zuzenduta:

  • beste kultura batzuetara hurbiltzeko gogoa,
  • beste hezkuntza sistema batzuk ezagutzekoa,
  • ingelesa menderatzekoa
  • eta abar...

Ibilbidean parte hartzeko, ikasleak honako hauek egin behar ditu lehenengo mailan:

  • Gutxienez hiru irakasgai ingelesez ikastea.
  • Ingeleseko B2 maila egiaztatzea.

Behin onartuta, ikasleak honako hauek egin beharko ditu nazioartekotze ibilbidea osatzeko:

  • Beste bost irakasgai ingelesez ikastea (guztira zortzi graduan).
  • Nazioarteko mugikortasun egonaldi bat egitea.
  • Gradu amaierako lana ingelesez egitea.

Ibilbide hau egiten duten ikasleen kasuan, nazioartekotze aipamena agertzen da TGEn (tituluaren gehigarri europarra).

 

IZENA EMATEA

Ibilbidean izena emateko epea 2022ko uztailaren 1etik 15era, Nazioartekotze ibilbidean parte hartzeko formulario honen bidez.