per_asun_cantera

Asun Cantera

(Irakasle Agregatua)

Telefonoa

Posta elektronikoa

Biografia

Ingeniari Industriala (1994, Nafarroako Unibertsitatea) eta Doktorea naiz Euskal Herriko Unibertsitatetik (2014, UPV/EHU). Dr F Mujika zuzendaritzapean egindako doktoretza tesiak “Análisis del Comportamiento Mecánico de Laminados Cruzados Biestables” nazioarteko saria irabazi zuen Federación Iberoamericana de Ingeniería Mecánica (FEIBIM, 2015) emandakoa. Balorazio positiboa ikerkuntzan (sexenio 2009-2014) eta dozentian (2006-2015).

Enpresa pribatuan (Fundial, Uribesalgo, Grupo Alumafel) eta publikoan (Eusko Jaurlaritza) egin dut lan. Egun, Ingeniaritza Mekanikoa Saileko irakasle Agregatua naiz, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan. Irakaskuntza jarduerari dagokionean, Mekanika Aplikatua irakasten dut Ingeniaritza Mekanikako, Elektronikoko eta Elektrikoko Graduetan. 3 hilabeteko egonaldi akademikoa (2012-2013) egin nuen Université de Pau et Des Pays de L´Adour-en (UPPA)

Ikerketa

Urte hauetan, Ikerketa egonaldi batzuk garatu ditut: Renoko Unibertsitatean (USA, 2 hilabete, 2015 2016) Ronald F Gibson, eta F. Gordaninejad katedradunen zuzendaritzapean, eta Bristolgo Unibertsitatean (Bristol Composites Institutoan), Michael R. Wisnom katedradunen zuzendaritzapean (2016, 5 hilabete), Espainako Misterioko “José Castillejo dirulaguntzari esker ( JC2015-00148). Nazioarteko aldizkari zientifikoko berrikuslea naiz. Ikerkuntzari dagokionean, Euskal Herriko Unibertsitateko Materialak+Teknologia/Materialen Mekanika taldean ikertzen dut. Nire ikerkuntza ildoa modelizazioa eta zuntz luzeko material konpositeen ezaugarritze mekanikoan oinarritzen dira. Azken urteetan, linealak ez diren prozesuen modelo matematikoak eta fraktura mekanikoa, Weibull-en parametroen estimazioa garatu ditut.