Badreddine Marjal

Badreddine Marjal

Posta elektronikoa

Biografia

Badreddine Marjal Kimikan lizentziatua da (konposatu organiko naturalak eta sintetikoak espezialitatean) Casablancako (Maroko) Hassan II unibertsitatean, 2017an. Lizentziatura amaitu ondoren, Kaunasko Teknologia Unibertsitatean (Lituania) jarraitu zituen ikasketak (2018-2019). Ondoren, Ingeniaritza Kimikoko Masterra egin zuen Huelvako Unibertsitateko eta Andaluziako Nazioarteko Unibertsitateko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan, 2019/2020 eta 2020/2021 ikasturteetan. Bere master amaierako ikerketa lana Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoko Teknologien eta Produktu eta Prozesu Kimikoen Ikerketa Zentroan (PRO2TECS) gauzatu zuen, karbonatatutako egituren modifikazioan hain zuzen, karbono-nanotutuen (CNT) modifikazioan, ondoren hauek emultsioen prestaketan gehitu ahal izateko. 2022ko azaroan doktoratu aurreko beka bat lortu zuen, Euskal Herriko Unibertsitateak finantzatua, eta Arantxa Eceiza eta Ainara Saralegi doktoreen gidaritzapean doktoretza tesia egiten ari da.

Ikerketa

Gaur egun, doktoretza tesia egiten ari da Arantxa Eceiza eta Ainara Saralegi doktoreen gidaritzapean. Bere ikerketaren helburua jatorri berriztagarria edota birziklatua duten materialak erabiliz funtzio anitzeko poliuretano dispertsio akuosoak prestatzea da, ondoren hauek coating moduan erabili ahal izateko.