Jabier Mendizabal

Jabier Mendizabal

Posta elektronikoa

Biografia

Jabier Mendizabal Mondragon Unibertsitatean graduatu zen Ingeniaritza Biomedikoan 2020ko ekainean, eta bertan egin zuen, halaber, Teknologia Biomedikoetako Masterra (2021). 2021 eta 2023 artean, sektore pribatuan izandako esperientzian, fabrikazio aurreratuko hainbat teknika landu zituen, hala nola fabrikazio aditiboa, electrospinning eta melt electrowriting, material biomedikuen garapenean aplikatuak.

2024ko martxoan, `Materialak + Teknologiak´ ikerketa taldera batu zen ikertzaile gisa, alginatoan oinarritutako eta grafenoarekin kargatutako biotinten garapenean eta karakterizazioan lan eginez, haien propietate eroaleak eta 3D bioinprimaketan duten aplikagarritasuna hobetzeko helburuarekin.

2025eko maiatzean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka bat jaso zuen, euskal kostaldeko algetatik alginoatoa erauzketeko. 2025eko irailaz geroztik, Kizkitza González eta Raquel Fernández doktoreen zuzendaritzapean ari da bere doktoretza-tesia egiten.

Ikerketa

Gaur egun, Jabier Mendizabal “Alginatoan oinarritutako tinta funtzionalen garapena: aplikazio aurreratuak biomedikuntza eta energia arloetan”doktoretza-tesia egiten ari da, Bere lanaren helburua material inprimigarrien garapena da, grafenoa, azobenzeno bezalako konposatu fotoaktiboak eta kortisona bezalako farmakoak gehituz. Ikerketak botiken askapen kontrolatua, tinta eroaleak eta energiaren biltegiratzea lantzen ditu, biomedikuntzan eta teknologia energetiko aurreratuetan aplikatzeko potentziala duten sistema multifuntzionalak sortzeko asmoz. ak. Bi ikerketa-proiektutan parte hartu du eta bere lana bi kongresutan aurkeztu du.