per_gonzalez

Kizkitza González

Telefonoa

Posta elektronikoa

Biografia

Donostiako Eskola Politeknikoan (UPV/EHU), Ingeniaritza Tekniko Industriala Kimika Industrialean espezializatua ikasi zuen eta Industria Kimikaren Ingeniaritzako Gradua Gazteizeko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolan (UPV/EHU) osatu zuen. Donostiako Eskola Politeknikoan, Material berriztagarrien Ingeniaritza Unibertsitate Masterra gauzatu zuen. Karrera amaierako proiektua, zein master amaierako proiektua eta gradu amaierako lana Nagore Gabilondo doktorearen zuzendaritzapean burutu zituen. Ikerkuntza lan hauen helburua jatorri berriztagarrietako matrize eta nanoerrefortzu zelulosiko eta almidoi nanokristaletan oinarritutako bionanokonpositeen garapena izan zen.

2013an GMT taldearen kide bihurtu zen, Eusko Jaurlaritzak finantzatutako eta Gabilondo doktoreak zuzendutako Saiotek Biocarb ikerkuntza proiektuan ikerlari gisa parte hartuz.

Ikerketa

2015 urteaz geroztik, bere doktorego tesia burutzen ari da Arantxa Eceiza eta Nagore Gabilondo doktoreen gidaritzapean eta ikerketa taldeetara atxikitako trebatzen ari diren ikertzaileen laguntzari (PIFG003-2015) esker. Bere ikerkuntza lana, matrize zein nanoerrefortzu gisa erabilitako polisakarido naturaletan (zelulosa, almidoia, etab.) oinarritutako bionanokonposite, bio-inspiratutako material eta hidrogelen garapen eta karakterizazioan oinarritzen da.

2017an Luc Avérous doktoreak zuzendutako BioTeam ikerkuntza taldean (Université de Strasbourg) hiru hilabeteko egonaldia burutu zuen. Egonaldiaren helburua, almidoi hidrogelen lorpena izan zen, horretarako modifikazio kimiko eta Diels-Alder erreakzio bidezko elkargurutzaketan lan egin zuen.