Maialen Guerra

Maialen Guerra

Posta elektronikoa

Biografia

Maialen Guerra Mantzizidorek Kimikako Graduko ikasketak amaitu zituen 2023an Donostiako Kimika Fakultatean (UPV/EHU). Ondoren, Kimika Molekularreko eta Katalisi Homogeneoko Masterra egin zuen Zaragozako Unibertsitatean (2024).

2024ko urrian, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumen Ingeniaritza Sailean (UPV/EHU) sartu zen "Materialak + Teknologiak" (GMT) taldean, Ikertzaile Kontratatu gisa Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa finantzatutako proiektuaren esparruan. 2025eko irailaz geroztik, bere doktorego-tesia burutzen du Donostiako Kimika Fakultateko (UPV/EHU) Kimika Aplikatuko Sailarekin lankidetzan “Espin-hautaketa eta eroaletasun propietateak dituen material ez-organiko kiraletan eta polimero fotoeroale gardenetan oinarritutako konpositeen garapena eta uretan egonkorrak. Sentsore eta/edo katalizatzaile gisako aplikazioak prozesu (foto)eroaleetan” proiektuan barne.

Ikerketa

Gaur egun, elektrodo gisa erabiltzeko material (foto)eroaleen diseinuan, sintesian eta karakterizazioan egiten du lan.