María Lozano

María Lozano

Telefonoa

Posta elektronikoa

Biografia

María Lozano Doktoreak Ingeniaritza Zibileko Gradua eta Herri Lanetako Ingeniaritza Teknikoko ikasketak egin zituen, Garraioak eta Hiri Zerbitzuak espezialitatean, biak Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan.

Industria, Garraio, Eraikuntza eta Hirigintzako Energia-eraginkortasunari eta Jasangarritasunari buruzko Ikerketako Unibertsitate Masterra egin zuen, Eraikuntzako eta Hirigintzako Energia-eraginkortasuna espezialitatean, Euskal Herriko Unibertsitatean.

Doktore titulua lortu zuen hurrengo Tesiarekin: “PHBV eta grafeno jasangarrian oinarritutako biokonpositeen diseinua eta prozesatzea 3D inprimaketa teknologietarako”, Maider Iturrondobeitia eta Lorena Ugarte Doktoreen zuzendaritzapean.

2025etik GMT “Materialak + Teknologiak” ikerketa taldeko kidea da, Euskal Unibertsitate Sisteman Ikerketa Talde Kontsolidatu bezala aitortutako ikerketa taldea (IT1690-22).

Gaur egun, bere ikertzaile jarduera irakaskuntzarekin uztartzen du Ingeniaritzako Adierazpen Grafikoa eta Proiektuak Sailean.

Ikerketa

Bere ikertzaile jarduera teknologia aurreratuen bidez prozesagarriak diren biokonposite jasangarrien garapenean oinarritzen da. Bereziki, azken lanek PHBVn oinarritutako biokonpositezko filamentuen garapenean jartzen dute arreta, modu jasangarrian lortutako grafenoarekin nanoerrefortzatuak, 3D inprimaketako aplikazioetarako.