per_Oihana Gordobil (Kopiatu)

Oihana Gordobil Goñi

Telefonoa

Posta elektronikoa

Biografia

Oihana Gordobilek Ingeneritza Kimika Industrialeko graduko ikasketak Gipuzkoako Ingeneritza Eskolan (UPV/EHU) jaso zituen 2011n eta Unibertsitate berean Doktore titulua eskuratu zuen 2018 urtean Material Berriztagarrien Ingeniaritza arloan. 2020an, Wood Modification taldean hasi zen Innorenew CoE (Eslovenia) ikerketa zentroan eta 2021ean Marie Skłodowska-Curie doktoretza osteko beka (MSCA-PF) jaso zuen, eta BIO4CARE proiektua garatu zuen InnoRenew CoE-n; bertan irakasle laguntzaile ere izan zen Primorska Unibertsitatean (Eslovenia). 2023. urtean, Ramón y Cajal Kontratua lortu zuen esta Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumen Saileko 'Materialak + Teknologiak' taldean hasi zen lanean. Gaur egun, Ramón y Cajal ikertzailea da Materials+Technologies (GMT) taldean, UPV/EHUko Ingeniaritza Kimiko eta Ingurumen Sailean.

Ikerkuntza

Bere ikerketa lana ligninaren balioztatze jasangarrian oinarritzen da, oinarri biologikoko osagarri funtzionalak, formulazioak eta materialak garatzeko helburuarekin. Helburu nagusietako bat da ligninaren errendimendua hobetzea, eraldaketa kimiko eta fisikoen bidez. Bere ikerketa-lanak barne hartzen du ligninan oinarritutako nanomaterialen sintesia eta funtzionalizazioa, formulazioen eta material eratorrien diseinua (hala nola emultsioak, estaldurak, erretxinak eta konpositeak), egur babeserako tratamendu biobasatuen garapena, eta ez-suntsitzaileak diren analisi-tekniken aplikazioa, espektroskopian eta datu analisi multibertzialean (MDA) oinarrituta, ligninatik eratorritako sistemak karakterizatzeko eta euren propietateak aurresateko.