Ane Lamarka Etxeberria
(Hezkuntza Zientzien Saila)
Posta elektronikoa
Biografia
Ane Lamarka Etxeberriak Euskal Ikasketetako Gradua ikasi zuen Euskal Hizkuntzalaritza aipamenarekin Euskal Herriko Unibertsitatean UPV/EHU. Ondoren, Eleaniztasuna eta Hezkuntza Master europarra ikasi zuen unibertsitate berean. Bigarren Hezkuntzako euskara irakasle izan da hainbat institututan, eta, 2022an, DREAM ikertaldera batu zen ikertzaile kontratatu bezala Hizkuntza Akademikorako Gaitasuna Ikuspegi Eleaniztunetik (HAGIE) proiektuan lan egiteko.
Bere ibilbidean zehar, Kontratatupeko Ikertzaile (PIC) gisa lan egin du Eusko Jaurlaritzak DREAM taldearekin batera aurrera eramandako bi proiektu hauetan: HAGIE (2022) eta HIGAEU (2023).
Gaur egun, Ane doktoregaia da, eta Eusko Jaurlaritzaren kontratupean egiten du lan. “Faktore Indibidualen Garrantzia Euskarazko, Gaztelaniazko eta Ingelesezko Azalpen-testuetako Lokailuen Erabileran” izeneko doktore-tesiak gure lehen hizkuntzak (H1) dakizkigun gainerako hizkuntzetan idatzian nola eragiten duen aztertzen du batik bat, bai eta translanguaging pedagogikoak hezkuntza-testuinguruetako hizkuntza-garapenean eta hizkuntza akademikoaren azterketan dituen onurak ere, besteak beste. Bere interes nagusienak hauek dira: hizkuntzen ikas- eta irakas- prozesuak, euskararen erabilera testuinguru eleaniztunetan, eta translanguaging pedagogikoa.