HAGIE proiektua

HAGIE proiektua

Hizkuntza akademikoaren garapena ikuspegi eleaniztunetik

Ikertzaile nagusia: 

Oihana Leonet

Ikertzaileak:

DREAM ikertaldeko kideak

Denboraldia:

2021-tik 2022 arte

Deskribapena:

Proiektu honek helburu du hizkuntza akademikoaren garapena, arreta berezia jarririk D ereduko euskarari Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Proiektuaren oinarria da euskararen hizkuntza-gaitasun akademikoak hobetzea ardatz duen esku-hartzeak euskara-emaitzetan eta gainerako materia akademikoetan eragin positiboa izango duela, baita beste hizkuntza kurrikularretan onurak izango dituela ere. Proiektuak elkarren osagarri diren bi ikuspegi bateratzen ditu:

a) Hizkuntza akademikoaren gaitasun espezifikoak identifikatu dituzten ikerlanak eta ekarpenak; hau da, ahozko eta idatzizko testuekin lan egiteko, ikasleek garatu behar dituzten hizkuntzaren alor zehatzak, hala nola, hizkuntzak berezko dituen egitura konplexuak ulertzea edota ideien arteko lotura logikoak.

b) Translanguaging pedagogikoa, hizkuntza kurrikularren arteko jardueren egituraketa eta koordinazioa eskatzen duena, ikasleak bere duen hizkuntza-ezagutzatik baliabide linguistikoak erabiltzeko eta, azken buruan, gaitasun-eleaniztuna garatzeko.