HIGAEU proiektua

HIGAEU proiektua

Hizkuntza-gaitasun akademikoa eta edukiaren ulermena

Ikertzaile nagusiak: 

Oihana Leonet eta Eider Saragueta

Ikertzaileak:

DREAM ikertaldeko kideak

Denboraldia:

2023-tik 2024 arte

Deskribapena:

Proiektu honek bigarren hezkuntzako ikasleekin lan egitea du helburu, natura- eta gizarte-zientzien arloan, hizkuntza akademikoaren oinarrizko trebetasunak (HAOT) garatzeko tresna didaktikoak sortuz, translanguaging pedagogikoan oinarritutako esku-hartze baten bidez.

Horretarako, ikuspegi multikurrikular bat hartu zen, eta horrek aukera eman zuen hizkuntza irakasleek (euskara, gaztelania eta ingelesa) zientzietako irakasleekin lankidetzan aritzeko. Diseinu kuasi-esperimental misto baten bidez, esku-hartzearen eragina aztertu zen testu akademikoen ulermenean eta HAOT-en garapenean. Proiektuaren bidez, arlo kurrikular guztietan hizkuntza-edukiak lantzearen garrantzia sustatu zen.