Pyrenlang proiektua

Pyrenlang proiektua

Eleaniztasuna eta hizkuntza gutxituak mendebaldeko Pirinioetako eskolan: ikuspegi transdiziplinarra

Ikertzaile nagusiak: 

Karin van der Worp, Elizabeth Pérez Izaguirre eta Marie-Anne Chatêaureynaud 

Deskribapena:

Proiektu honen abiapuntua Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU), Bordeleko Unibertsitateko (UB) eta Bordele-Montaigneko Unibertsitateko (UBM) irakasleen arteko lankidetza da, 2018an hasi zena, Akitania Berriko eskoletan euskara eta okzitaniera hizkuntza gutxituen didaktika aztertzeko. Hizkuntza horiek ez dira ofizialak, eta hautazko izatera baztertuta geratzen dira sistema publikoan, kasurik onenean, haien irakaskuntza berma daitekeen sistema pribatu baten menpe. Egungo proiektuak, PYRENLANGek, filosofia politikoaren eta hezkuntzaren psikologiaren esparruko ikertzaile berriak ditu, Zaragozako Unibertsitatearen lankidetzari esker Aragoiko hizkuntza gutxitua gehitzeaz gain. PYRENLANGek hizkuntza horiek irakastea babesten duen esparru politikoa ulertu nahi du, baita haien didaktika ere, irakasleen eta ikasleen ikuspegitik.

Informazio osagarria