SICUE PROGRAMAKO PLAZAK ONARTZEKO / UKO EGITEKO EPEA ZABALIK DAGO (BIGARREN ESLEIPENA)

Lehenengo argitaratze data: 2022/03/28

UPV/EHUko Euskera, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak 2022/23 ikasturterako kudeatzen duen SICUE mugikortasun-programan plaza lortu duten ikasleek martxoaren 29tik 31ra arteko epea dute (biak barne) emandako plaza onartu edo uko egiteko. Ez badute hala egiten, apirilaren 1an omisio bidezko ukapen egoeran izango dira eta esleitutako plaza galduko dute.