Agur Ekitaldia
UPV/EHUKO MUGIGORTASUN PROGREMETAKO BISITATZAILEENTZAKO AGUR EKITALDIAlDIA Ekainak 2 goizeko 11:15ean, Bizkaiko campusean, Bilboko Ingeniaritza Eskolan Portugaleten
Kurtsoa amaitzear eta uda iristear dagoen une honetan, mugikortasun programetako bisitatzaileak agurtzeko antolatu dugun ekitaldira gonbidatu nahi dizuet.
Aipaturiko ekitaldia, ekainaren 2an (ostirala), goizeko 11:15ean ospatuko da, Bizkaiko campusean, Bilboko Ingeniaritza Eskolan Portugaleten.
Izugarri poztuko ginateke zuen buddy-ak gonbidatuko bazenituzte.
BIZKAIKO SARBIDEA: Kokalekua
-Bilboko metroa: 2. linea, Peñotako geltokia.
Ordutegiak: https://www.metrobilbao.eus/eu/hurrengo-trenak
-Renfe, aldiriak, Bilbo: Peñotako geltokia.
Ordutegiak: https://www.renfe.com/es/eu/cercanias/cercanias-bilbo/ordutegiak
Portugaletera joateko DOAKO AUTOBUS ZERBITZUA eskainiko dugu Donostiatik eta Gasteiztik.
Autobusak 09:15ean aterako dira eta 17:30ean itzuli.
AUTOBUSEN IRTEERA ETA HELMUGA:
VITORIA-GASTEIZ: Zeppeling Tabernan:https://goo.gl/maps/nBavNdWF4ZUGCFwB6
DONOSTIA: Autobus geltokia IM Barriolako aurrean
Ekitaldira etortzekoak bazarete, horren berri eman, mesedez, baita autobusean tokia hartzeko erreserbarena ere, bete esteka honetan aurkituko duzu formularioa: ETORTZEA BAIEZTATZEA
Azkenean ezin bazara joan, mesedez, ezeztatu zure eserlekua esteka honetan: ETORTZEA BERTAN BEHERA UZTEA
Pintxoen ondoren denbora izango duzue, autobusak irten arte, Portugalete eta Santurtzi bisitatzeko.
Benetan eskertuko genuke unibertsitatean izandako gainerako ikasleekin ekitaldian zuen esperientzia partekatuko bazenute, mezu bat helbide honetara bidalita: helpcentre2.internacional@ehu.eus
PROGRAMA:
9:15 Autobusak Gasteiztik eta Donostiakik aterako dira
11:00 Portugaletera iritsiko dira
11:15 Ongi etorria (UPV/EHUko Nazioarteko Harremanetarako Bulegoa)
11:20 Ongi etorria (Portugaleteko Alkatea, Mikel Torres Lorenzo)
11:30 Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordearen agurra (M. Juncal Gutiérrez)
11:40 Nire mugikortasun esperientzia (UPV/EHUko mugikortasuneko ikasleen aurkezpenak)
12:00 Etxepare Institutoaren aurkezpena
12:10 UPV/EHUko masterren aurkezpena
12:20 ESN elkarteak egiten duen lana aitortu
12:30 Ekitaldiaren amaiera (Eva Ferreira, UPV/EHUko Errektorea)
12:40 Argazki ofiziala
13:00 Kalejira itsasadarraren ondoan zuhaitz bat landatzeko
14:15 Nazioarteko Harremanetako Bulegoak eskainitako pintxoak, euskal musika tradizionala eta oparien zozketa
17:30 Autobusak Donostia eta Gasteizera itzuliko dira
Anima zaitez, zain gaituzu!
M. Juncal Gutiérrez Mangado,