SICUE programako plazak onartzeko / uko egiteko epea zabalik dago (bigarren esleipena)

Lehenengo argitaratze data: 2020/04/20

UPV/EHUko Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak 2020/21 ikasturterako kudeatzen duen SICUE mugikortasun-programan plaza lortu duten ikasleek apirilaren 21tik 23ra arteko epea dute (biak barne) emandako plaza onartu edo uko egiteko. Ez badute hala egiten, apirilaren 24an omisio bidezko ukapen egoeran izango dira eta esleitutako plaza galduko dute.