Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen mugikortasunerako laguntza ekonomikoa
Euroeskualde Beka AkitaniaBerria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak 2016an hasitako tresna da. Hilero beka bat ematen die Euroeuskaldeko lurralde batean ikasi eta mugitu nahi duten Euroeskuealdeko ikasleei. Bekaren helburua euroeskualdeko lurraldeen arteko mugikortasuna sustatzea da, euroeskualde sentimendua indartzeko, tokiko nazioartekotze-filosofia batean.
Hartzaileak
2025-26 ikasturtean mugikortasun programa batean parte hartuko duten gradu, master eta doktoregoko ikasleak.
Dirulaguntza
Onuradun bakoitzeko 300 euroko laguntza hilean, 1-5 hilabetez ikasleen kasuan eta 15 egun eta 5 hilabete bitartekoak doktoreentzat. Diru laguntzak bidaiaren iraupenarekiko proportzionalak dira. Euroeskualde beka beste ikasketa finantziazio mota batzuei gehitu dakieke (Erasmus+, doktorego beka, esaterako).
Harrerako unibertsitate-zentroak
Mugikortasuna Akitania-Berriako unibertsitate-zentro hauetako batean egin behar da:
- Université de Bordeaux (Bordele)
- Université Bordeaux Montaigne (Bordele)
- Université de Pau et des Pays de l'Adour (campus de Pau, Bayonne, Anglet et Mont-de-Marsan)
- Université de La Rochelle
- Université de Poitiers
- Université de Limoges
- Sciences Po Bordeaux (Bordeleko Zientzia Politikoen Institutua)
- Bordeaux Sciences Agro (Bordeleko Zientzia Agronomikoen Eskola)
- Bordeaux INP (Bordeleko Institutu Nazional Politeknikoa)
- ENSAM (Arte eta Lanbideen Goi Eskola Nazionala)
- ESTIA - Industria Teknologia Aurreratuen Goi Eskola (Bidarte)
- EnsapBx (Bordeleko Arkitektura eta Paisaien Goi Eskola Nazionala)
- Kedge Business School (Bordele)
- EbaBx (Bordeleko Arteko Goi Mailako Irakaskuntzako Eskola)
- ISAE-ENSMA - Mekanikako eta Aeroteknikako Goiko Nazio-Eskola (Poitiers)
- ESC Pau BS (Paueko Buisness School ikastetxeko Komertzio Goi-Eskola)
- CY Tech Excelia Group (La Rochelle)
- EIGSI (Arroxelako Industria Sistemen Ingeniaritzako Ingeniaritza Eskola)
- ENSCI (Limoges)
- 3iL (Limogeseko Ingeniaritza Informatikoko Institutua)
Eskabideen egutegia
Deialdia irekita egongo da:
- IKASLEENTZAT: Urriaren 1era arte. Eskaerak formatu elektronikoan aurkeztu behar dira 2025/07/01etik 2025/10/01era bitartean.
- DOKTOREGAIENTZAT: Urte osoan zehar. Eskabideak urte osoan zehar aurkez daitezke.
Mugikortasun hautagarriak
- IKASLEENTZAT: ikasketa-egonaldiak, hau da, ikaslea matrikulatuta dagoen unibertsitateaz bestelako unibertsitate batera joatea ikastera (ez dira sartzen enpresetako praktikak).
- DOKTOREGAIENTZAT: ikerketa-egonaldiak, hots, doktoregaiak bere titulua lortzeko beharrezkoa den ikerketa egitea, unibertsitate bati lotutako unibertsitate, laborategi edo ikerketa-institutu bateko tutore akademiko baten ikuskaritzapean.
Mugikortasunaren iraupena
- IKASLEENTZAT: Seihileko bat edo ikasturte oso bat.
- DOKTOREGAIENTZAT: Gutxieneko iraupenik gabe eta gehienez urtebete.
* EHU-KO KONTAKTUA: international@ehu.eus
Informazio zehaztuagoa: AECT EUROESKUALDEKO AQUITANIA BERRIA EUSKADI NAVARRA