Beste laguntza batzuk

Santander Erasmus Beka

Irudia

 

Onuradunen, baztertuen eta itxaron-zerrenda 2024/04/19an argitaratuko da.
OHARRA: Onuradunen, baztertuen eta itxaron-zerrendaren argitalpen-data 2024ko maiatzaren 14ra aldatuko da.
Barkatu eragozpenak

 

 

Eskatu, bai ala ez?

BAI, ESKATU BEHAR DA. 

2024-25 ikasturterako ERASMUS programan emandako mugikortasuna duten ikasleentzat bakarrik.

 

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaeraren epea 2024ko martxoaren 19an bukatuko da.

Erasmus 24/25erako Santander Beka Programan izena emateko epea luzatu dela jakinarazten dugu. Izena emateko epea apirilaren 1ean amaituko da.

 

Programaren oinarriak. Epearen luzapena

 

Eskaerak aurkezteko tokia

Banco Santander Webgunean

% 33ko edo gehiagoko ezgaitasuna duten eskatzaileek ziurtagiri bat bidali behar dute datuak babesteko klausularekin (pdf, 51 Kb) batera, nazioartekoak.zerbitzua.burua@ehu.eus helbidera, gaian "Santander Erasmus beka" adieraziz.

 

Zenbatekoa

Bases del Programa "Becas Santander Estudios para Erasmus" Convocatoria 2024/2025 kontsultatu (pdf, 2,8 Mb).

UPV/EHUari emandako bekak: 37

Eskaera egin ondoren, zure eskaeraren egoera egiazta dezakezu Banco Santander Webgunean. Bekaren onuradunek Santander bankuaren mezu elektroniko bat jaso dute, diru-laguntzaren esleipena jakinarazteko.