Diru-laguntzak: Latinoamerika & Beste Norakoak

Eusko Jaurlaritza - 2025/26ko ikasturtea

 

Eusko Jaurlaritza - 2025/26ko ikasturtea

 

Eskatu, bai ala ez?

Bai, ondoren azaldutako prozedura jarraituz, adierazitako epean eta moduan

​​​Eskaerak aurkezteko epea

2025eko abenduaren 5etik 19ra arte (biak barne)

Ez da epez kanpoko eskaerarik onartuko


Eskaerak aurkezteko tokia 

Eskatutako dokumentazioa bidali beharko da UPV/EHUra, goian adierazitako epean, dokumentu bakoitza banaka , PDF formatuan, eta guztiak mezu elektroniko mezu berean.

Ikasle eskatzaileak abizenaren arabera dagokion posta-helbidera bidali beharko ditu dokumentuak (ez bidali bi posta elektronikoetara).

ADI: Posta elektroniko hauek eskatutako dokumentazioa jasotzeko dira soilik. Zalantzak argitzeko, nazioartekoak.mugikortasuna@ehu.eus helbidera jo, mezuaren gaian "EUSKO JAURLARITZA BEKA" idatziz.

Eskatutako dokumentazioa

  1. Errolda-ziurtagiri​​​​​​a

Errolda-ziurtagiri eguneratua (2025eko abenduaren 4tik aurrera emana) "eskaera egiten den egunean eta 2025eko urtarrilaren 1a baino lehen, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren bateko administrazio-auzotasuna izatea" frogatzen duena, hau da, azken urtean EAEn erroldatuta egon zarela eta oraindik erroldatuta zaudela frogatzen duena.

Azken urtean udalerriz aldatu ez bazara, 2025eko abenduaren 4tik aurrera emandako errolda-ziurtagiri/bolante bat eskatu behar duzu, erroldan alta emandako eguna jasotzen duena.

Azken urtean udalerriz aldatu bazara, errolda ziurtagiri historikoa edo erroldatuta egon zaren udalerri bakoitzeko errolda-ziurtagiri/bolante bat aurkeztu beharko duzu (gaur egun erroldatuta zauden udalerriari dagokiona, berriz, 2025eko abenduaren 4tik aurrera eman beharko duzu).          

            2. II. Eranskina - Berariazko baimena

            3. III. Eranskina - Erantzukizunpeko adierazpena

 

Dokumentua bete eta sinatzeko, Adobe Reader besterik ez da behar. Digitalki edo Adobeko tresnak “bete eta sinatu” aukeraren bidez sina dezakezu. Ez da formatua moldatua duen dokumenturik onartuko.

 

 

Behin-behineko zerrenden argitarapena

2026ko urtarrilaren 16an argitaratuak

1. Eskabide osoen behin-behineko zerrenda

2. Zuzendu beharreko eskaeren behin-behineko zerrenda

3. Baztertutako eskaeren behin-behineko zerrenda

 

Zuzenketak aurkezteko epe eta modua

Zuzendu behar duten pertsonek 10 egun baliodun izango dituzte horretarako, 2026ko urtarrilaren 19tik-30era arte (biak barne).

Zuzendu beharreko dokumentu edo dokumentuak abizenaren arabera dagokion posta-helbidera bidali beharko ditu (“Eskaerak aurkezteko tokia” atalean adierazita dauden helbide berdinak), mezuaren gaian ZUZENKETA hitza jarriz.

Ez da epez kanpoko zuzenketarik onartuko

Behin-betiko zerrenden argitarapena

2026ko otsailaren 11an argitaratuak

  1. Onartuen behin-betiko zerrenda
  2. Baztertutako eskaeren behin-betiko zerrenda

Ebazpena eta dirulaguntzen ordainketa

Eusko Jaurlaritzak dirulaguntzak emateko ebazpena jakinarazi ondoren, non ordaindu beharreko zenbatekoak agertuko diren, jasoko den zenbatekoa mugikortasun-eskabidean emandako kontu-zenbakian sartuko da.

Ordaintzeko, Nazioarteko Harremanen Bulegora programaren nahitaezko dokumentazioa bidali behar da, egonaldiaren amaierako ziurtagiria barne. Beka mugikortasuna amaitutakoan ordainduko da.

Agindua, 2025ko azaroaren 18a