UNIVERSIDAD-EAN-2016-2017

EAN Unibertsitatea

INFORMAZIO OROKORRA

Web-orri ofiziala: https://universidadean.edu.co/
Nazioarteko Harremanak: https://universidadean.edu.co/internacionalizacion/estudiantes-extranjeros
Kokapena: ikusi hemen
1. seihilekoa: uztaila-azaroa
2. seihilekoa: urtarrila-ekaina
Hizkuntza-eskakizunak: gaztelania maila aurreratua
  1. Eskaintza akademikoa
  2. Berariazko eskakizunak: onarpen-prozedura betetzea.
  3. Sartzen diren fakultateak:
  • Informatika Fakultatea
  • Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
  • Farmazia Fakultatea
  • Ingeniaritza Fakultatea (Eibar eta Donostia)

ONARPENA (NHBk kudeatzen du)

EPEAK 2025-2026: 
- NHB: izena emateko 2025/05/15era arte (EHUko 1. lauhilekoa) / 2025/10/1era arte (EHUko 2. lauhilekoa, baieztatzeke)
- IKASLEAK: postulazioa egin eta dokumentazioa gehitzeko: 2025/05/15 (EHUko 1. lauhilekoa) / 2025/10/1 (EHUko 2. lauhilekoa, baieztatzeke)

ONARPEN PROZESUA

  • 1.  URRATSA
    • NHB: Leioako Nazioarteko Harremanetarako Bulegoak ikasleak izendatuko ditu, helmugako unibertsitateko formulario baten bidez hurrengo datuekin: ikaslearen izena, e-maila eta programa.
  • 2. URRATSA:
    • IKASLEAK: izendatua izan ondoren, harrerako unibertsitatearen mezu elektroniko bat jasoko duzu, postulazioa online egiteko jarraibideekin; honako dokumentu hauek bidali beharko dituzu posta elektronikoz internacionalizacion@universidadean.edu.co  helbidera:
      • Pasaportearen fotokopia
      • Curriculum Vitae
      • U.EANen ikasteko arrazoiak argitzen dituen eskutitza
      • Espediente akademikoa (eskatu zure fakultatean)
      • Argazkia (3x4)
      • Ingelesezko eskoletarako, hizkuntza-mailaren ziurtagiria bidali behar da: ingelesa B1 (jatorrizko unibertsitatearen ziurtagiria nahikoa da).
      • Kolombiara iritsi aurretik, ikasleak nazioarteko osasun-aseguruaren kopia bidaliko du, gutxieneko estaldura 60.000 USD izanik, aberriratze medikoa barne.

INFORMAZIO INTERESGARRI GEHIAGO