Erasmus+ Prestakuntzarako Mugikortasuna TEKAZEL

Erasmus+ Formakuntzarako Mugikortasuna TEKAZEL

Erasmus+ programako teknikarien, kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileen (TEKAZEL) prestakuntzarako mugikortasunaren helburu nagusia da langileen garapen profesionala sustatzea, erakunde bazkide den goi-mailako hezkuntzako erakunde batean iraupen laburreko prestakuntza-egonaldi baten bidez. Prestakuntza hori hainbat modalitateren bidez gauza daiteke, hala nola Erasmus+ Staff Weeken, Blended Intensive Programme (BIP) programen edo lan-behaketaren (job shadowing) bidez.

  • Mugikortasun-modalitate honen helburu espezifikoak honako hauek dira:
  • Langileen etengabeko ikaskuntza eta garapen profesionala sustatzea, beren lan-ibilbide osoan zehar.
  • Unibertsitate-komunitateko kolektibo guztien nazioartekotzea bultzatzea, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruaren barruan.
  • Erakunde bazkideetako lan-metodoei eta lan-inguruneei lotutako esperientzien trukea eta jardunbide egokien behaketa sustatzea.
  • Lanpostua behar bezala betetzeko beharrezkoak diren gaitasunak eta trebetasunak hobetzea.
  • Atzerriko hizkuntza batean hizkuntza-gaitasuna indartzea.
  • Erakunde bazkideekin harreman instituzionalak eta lankidetza sendotzea.

Horrenbestez, modalitate honen xedea da parte-hartzaileen garapen profesionalera eta gaitasun berriak eskuratzera bideratutako prestakuntza-jarduerak egitea.

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi helbide honetara: nazioartekoak.staff@ehu.eus.