Erasmus+ Profesionalentzako Incoming Mugikortasuna (IRI)
Erasmus+ Profesionalentzako Mugikortasunaren helburua da Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko (GHEE) beste herrialde batzuetako erakunde, enpresa edo antolakundeetatik datozen goi-mailako profesionalen irakaskuntza-jardueretan parte-hartzea erraztea, irakaskuntzaren nazioarteko dimentsioa aberasten eta unibertsitatearen eta lanbide-ingurunearen arteko lankidetza indartzen lagun dezaten.
Jarduera honek, besteak beste, honako helburu hauek ditu:
- EHUko ikasleei aukera ematea beren jarduera-eremuetan esperientzia eta ezagutza espezializatuak dituzten nazioarteko profesionalek emandako irakaskuntza jasotzeko.
- Nazioarteko mugikortasun-ekintzetan parte hartu ezin duen ikaslegoak beste herrialde batzuetatik etorritako profesionalen ezagutzez, esperientziez eta ikuspegiez baliatzeko aukera izatea.
- EHUren eta nazioarteko erakunde eta sektoreetako profesionalen artean ezagutzak, esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzea sustatzea.
- Unibertsitatearen eta lanbide-ingurunearen arteko loturak sendotzea, ezagutzaren transferentzia sustatuz eta ikasleak beren prestakuntza-eremuari lotutako errealitate profesionalera hurbilduz.
- Irakasle eta ikertzaileen (II) nahiz ikasleen hizkuntza-gaitasunak eta nazioarteko dimentsioa hobetzen laguntzea.
Deialdi honen xedea da Erasmus+ programaren barruan aurreikusitako laguntza ekonomikoak ematea, Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko (GHEE) beste herrialde batzuetako erakunde, enpresa edo antolakundeetatik datozen eta esperientzia zabala nahiz aitortua duten profesionalek EHUn irakaskuntza-egonaldiak egin ditzaten.
Informazio gehiago nahi izanez gero, idatz iezaguzu helbide honetara: nazioartekoak.staff@ehu.eus