Erasmus Student Network Ikasleen Elkartea

ESN

Erasmus Student Network Bilbao Europako ikasleen elkarterik handieneko parte da, 530 baino sekzio gehiago izanda 40 herrialdetan. Boluntarioak dira, “Students Helping Students” ideian oinarrituta, nazioarteko ikasleak haien etxe berrian integratzen laguntzeko.

ESN-k aisi eta kultur jardunaldi ugari antolatzen ditu astero, baita bidaiak ere. Nazioarteko eta bertako ikasleak harremanetan jartzen ditu, eta mugikortasuna erabiltzen du kulturenganako ulermena eta beste bizibideen ikasketa sustatzeko, errespetua eta jarrera irekia oinarri gisa izanda.

ESN Bilbao-k delegazioak ditu Donostian eta Gasteizen ere. Antolatzen dituzten ekitaldi guztiak aurki ditzakezu haien Facebook orrialdeetan: Bilborako, Donostiarako, eta Gasteizerako. Facebook-eko taldean sar zaitezke ere beste ikasleak ezagutzeko, aholkuak eskatzeko, edota etxebizitza aurkitzeko, adibidez. Haiek lagunduko zaituzte zure buddiak izango balitz bezala.

ESNcard

ESN kideen identifikatzailea. ESN-ek antolaturiko aktibitate guztientzat emango dizu lehentasunezko sarrera; izan ere, bidaietarako beharrezkoa da. Gainera, honekin milaka diskontu izango dituzu eskuragarri Euskal Herrian, Espainian, eta Europan zehar!