Global Training 2023

Global Training 2023

Irudia

Programa honen bidez, EAEko gazteak atzerrira irten daitezen bultzatu nahi da, beren ezaugarri akademikoekin eta profesionalekin lotutako jarduerak eta proiektuak egin ditzaten atzerriko enpresetan/erakundeetan (6 hilabete), aldez aurretik planifikatutako prestakuntza praktikoko plan baten barruan

Get ready,
Be more,
Be global!

Amaitu badituzu ikasketak, aztertzen hasi beharko zenuke zein urrats emango duzun hurrengo. Global Training beka-programak aukera ematen dizu profesionalki prestatzeko atzerrian, ordaindutako praktikak eginaz zure espezialitate akademikoarekin zerikusia duten enpresa edo erakundeetan. Proiektu honek EAEko gazteen nazioarteko mugikortasuna sustatzen du, beren prestakuntza hobetu dezaten eta etorkizun oparoa izan dezaten.

Global Training programa Basque Trade & Investment (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia), SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzaren ekimena da.

UPV/EHUk aipatutako erakundeekin elkarlanean dihardu programaren kudeaketan, eta aurten Eusko Jaurlaritzari eskatu dizkion beka guztiak kudeatzen ditu, hau da, 60 beka.

 

EHUn izena emateko helbidea

  • od.international@ehu.es  - 943 01 5986 / 943 01 5738
  • NAZIOARTEKO HARREMANEN BULEGOA UPV/EHU- Ignacio María Barriola eraikina(Aulario), tarteko solairua. Plza. Elhuyar 1, 20018 Donostia-San Sebastián

-------------------------------------------------------------------

2023 deialdiaren datak : UZTAILAREN 21etik IRAILAREN 22ra

OHAR GARRANTZITSUA:  Web gune honetan argitaratu diren dokumentu guztiak irakurtzea gomendatzen da, "2. IZENA EMATEKO PROZEDURA" eta "GALDERA ARRUNTAK"  bereziki.

 

1. GLOBAL TRAINING 2023 INFORMAZIOA

2. IZENA EMATEKO PROZEDURA GLOBAL TRAINING 2023

3. EHUren GLOBAL TRAINING 2023 ESKAINTZAK ETA PROIEKTUAK (60 bekak) -

EHUEren ESKAINTZAK GLOBAL TRAINING 2023 (Info: Enpresa, harrera-herriak, eskaintzaren azalpena, profil profesionala)

4. HAUTAKETA-PROZESUA

​​​​​​