CONVOCATORIA_PAP-ERASMUS_2013-2014_Solicitud

Irakaskuntza-helburua duen ERASMUS mugikortasun-programa (2013/14 ikasturtea)

2013/2014 ikasturterako irakasleen mugikortasuna nola eskatu

Irakasleen Erasmus mugikortasuna erakunde parte-hartzaileen arteko aldebiko akordioetan oinarrituta dago beraz bakarrik egin daiteke UPV/EHU eta helburuko unibertsitatearen artean akordioa sinatuta eta 2013/14 ikasturterako indarrean dagoenean.  Mugikortasuna EGIN AURRETIK bi unibertsitateen arteko aldebiko akordiorik egon ezean, ezingo da mugikortasuna gauzatu.

Egun irakasleentzako mugikortasunaLaurreikusten duten hitzarmenen zerrenda web orri honetan dago ikusgai.

OSO GARRANTZITSUA

Azken urteetan UPV/EHUko irakasleek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek irakaskuntza eta prestakuntza helburuekin egin dituzten mugikortasunak kontuan hartuta eta honekin batera Europar Batasunetik OAPEE bidez eskaerak finantzatzeko jasotako diru laguntzari erreparatuta, Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen Arloko Errektoreordetzak 100 mugikortasun-plaza eskatuko dizkio Organismo Autónomo de Programas Educativos Europeos erakundeari (OAPEE) 2013-14 ikasturterako . Hortaz,

  • Mugikortasun-eskaerak heldu ahala kudeatuko dira.
  • UPV/EHUko langilegoaren parte-hartzea ahalik eta handiena izan dadin, mugikortasun ekimen honetan interesatuta daudenek, gehien jota mugikortasun egonaldi baterako eskaera egin ahal izango dute 2013-14rako.
  • Behin baldintza guztiak betetzen dituzten lehen 100 eskaerak iritsi eta gero, ezarritako epe muga bukatu bitartean iritsi daitezkeen  gainontzekoekin itxaron-zerrenda  osatuko da.
  • Itxaron-zerrenda horretan dauden langileak birkokatu egingo dira aurkeztutako lehen 100 eskaeretan uko egiteak gertatu ahala.
  • Eskaturiko jatorrizko agiriak barne-postaz bidaliko direnez eta horrek UPV/EHUko 3 campusetan lan egiten duten irakasleentzako eragin kaltegarria izan dezakeenez, ondokoa gomendatzen zaie interesatuei: jatorrizko agiriak lehenbizi eskaneatuta bidali agreements.international@ehu.es helbidera ( Idoia Ortiz de Landaluce)

 

Eskaera gauzatzeko eman beharreko agiriak:

  1. Eskaera inprimakia (doc, 42 Kb) atxikitako ikastegiko nazioarteko harremanetako koordinatzaileari eman behar zaio.

    Aipatuako inprimakia ondo betetzeko, kontsultatu ezagutza-arloen eranskina (pdf, 54 Kb). ISCED97 kodeak erabiliko dira (ezkerrean kokatua dagoen koloreztutako zutabean ageri direnak). Nahitaezkoa da inprimakiaren eremu guztiak betetzea.
  2. Gonbidapen gutuna. Irakaskuntza-mugikortasuna egiteko aukeratutako helburuko unibertsitatearen oniritzia ziurtatzen duen agiria. (eskaera egiteko unean eskatzaileak dokumentu orijinala ez balu, posta elektroniko edo fax bidez hartutako gutuna onartuko litzateke). Gonbidapen gutuna ere ikastegiko nazioarterko harremanetako koordinatzaileari emango zaio.

Behin eskaera inprimakiak eta gonbidapen gutunak jaso ondoren koordinatzaileak Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen Arloko Errektoreordetzara bidaliko ditu  (Idoia Ortiz de Landaluce, ext. 13 8136,  Ignacio María Barriola ikasgeletegia).

Gonbidapen gutunik-edo antzeko dokumenturik- gabe hartutako eskaerak bertan behara geldituko dira).

Irakasleren batek helburuko unibertsitatearen gonbidapen gutuna izango balu baina UPV/EHUk unibertsitate horrekin mugikortasuna egiteko hitzarmena sinatuta ez dagoenean, irakasleak gutuna Idoia Ortiz de Landaluceri bidaliko dio eskatutako unibertsitatearekin bialdeko hitzarmena sinatzeko prozedurari ekin diezaion.

Epea 2013ko martxoaren 5ean amaituko da.

Idoia Ortiz de Landaluce
Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen Arloko Errektoreordetza
Ignacio Maria Barriola Eraikina
Elhuyar Plaza, 1
20018 Donostia