CONVOCATORIA_PAP-ERASMUS_2013-2014_Info

Irakaskuntza-helburua duen ERASMUS mugikortasun-programa (2013/14 ikasturtea)

Informazio orokorra

Agiri honetan irakaskuntza helburua duen  mugikortasun deialdietan parte hartzeko irizpideak laburbiltzen dira. Horiek Europar Batasunak ezarri ditu eta OAPEEren bidez gauzatzen dira (Organismo Autónomo de Programas Educativos Europeos).

HELBURUAK

Ekintza honen xedeak honako hauek dira:

  • UPV/EHUko langileei garapen profesional eta pertsonalerako aukerak eskaintzea.
  • Mugikortasun-ekintzetan parte hartu ezin duten ikasleei beste herrialde batzuetako irakasleen jakintzak bereganatzeko aukera ematea.
  • Irakaskuntza-metodologian izandako esperientzien elkartrukea sustatzea.
  • Unibertsitateak ikastaroen irismena eta edukia zabaltzera eta aberastera akuilatzea.

EZAUGARRIAK

  • 1987. urtetik burutzen den irakasleen ohiko mugikortasunari dagokio. Irakasleak aldebiko PAP-Erasmus akordioa sinatuta duen Europako unibertsitate batean irakastea du xede. Horrez gain, beste jarduera batzuk ere garatu ahal ditu.
  • Jarduera honi ez zaio gutxieneko iraupenik ezartzen, baina nahitaezkoa da, xede ikastegian, titulua lortzera bideraturiko ikasketa-programaren barruko eskoletan, gutxienez bost eskola-ordu irakastea. OAPEEk finanatzatutako gehieneko iraupena 5 egunekoa izango da.
  • Bost eskola-eguneko iraupena gomendatzen da, irakaskuntza-praktikak irakaskuntza programari eta xede ikastegiko  akademia-bizitzari ekarpen garrantzitsua egin diezaion.  5 egun baino gutxiagoko egonaldiak salbuespenak izango dira.
  • Mugikortasuna 2013ko irailaren 1etik 2014ko ekainaren 30era arte egingo dira.
  • UPV/EHUko langilegoaren parte-hartzea ahalik eta handiena izan dadin, 2013/14 ikasturtean,  irakasle batek, gehien jota  irakaskuntzako mugikortasun-egonaldi bakar bat egin ahal izango du.
  • UPV/EHUko langilegoaren parte-hartzea ahalik eta handiena izan dadin, mugikortasuna lehen aldiz eskatzen dutenei emango zaie lehentasuna.
  • Minusbaliotasun fisikoak edo behar bereziak dituzten irakasleei laguntza osagarriak eskaintzen zaizkie.

BETEKIZUNAK

  • Irakasleek EHUren edo ikastegi atxiki baten nomina barruan egon behar dute.
  • Irakasleek herrialde parte-hartzaileko herritartasuna eduki beharko dute, eta hirugarren herrialde batekoa balitz mugikortasun-egonaldia egiten duen bitartean Espainian bizitzeko baimena duela ziurtatu beharko du.
  • Irakasleek kasu hauetarako beharrezkoa den lekualdatze-lizentzia kudeatu eta eduki beharko dute.
  • Irakasleak Erasmus Unibertsitate Agiria duen goi-mailako hezkuntza erakunde batekoa beharko du izan, eta Agiri bera duen beste erakunde batera joan beharko du.
  • Irakasleen Erasmus mugikortasuna erakunde parte-hartzaileen arteko aldebiko akordioetan oinarrituta dago.  Mugikortasuna EGIN AURRETIK bi unibertsitateen arteko aldebiko akordiorik egon ezean, ezingo da mugikortasuna gauzatu.
  • GARRANTZITSUA: Jatorrizko erakundeak eta xede erakundeak irakasleek aurkeztutako lan-plana edo hezkuntza-programa onartu beharko dute (II. Eranskina). Lan-plana adostutako datak mugikortasuna egin baino aurrekoa.

FINANTZAKETA

Laguntzen zenbatekoa irakaskuntza amaitzean ordainduko da, behin 4. atalean ("mugikortasuna onartu ostean aurkeztu beharreko dokumentazioa") zehaztutako dokumentuak eta eranskinak aurkeztuta.

Diru-laguntzak ez dira aurreratuko.

1) FINANTZAKETA EUROPAR BATZORDEKO DIRUAREKIN (OAPEE)

OAPEEk 2013ko ekainaren amaiera aldera jakinaraziko du ekimen hauek zenbat dirurekin eta zein irizpiderekin finantzatuko dtuen. Ideia bat izateko esan 2012-13 ikasturtean irakaskuntza helburua izan duten mugikortasunek eguneko 120 euroko ditru-laguntza komunitarioa jaso zutela  eta finantzatutako gehieneko iraupena 5 egunekoa izan zela.

Eskaera egiterako unean, bidaia-agentziak enpresa esleipenduna izan beharko du nahitaez*. 2009ko irailaren 7tik Eroski bidaiak-Travel Air eta Viajes Ecuador dira.

EROSKI BIDAIAK - TRAVEL AIR

  • Bizkaiko Campusa: Travel Air Bilbao 94 4597172
    Avda. Zumalakarregi, 52 , 48006 Bilbao
    E-mail: v0200@eroski.es
  • Gipuzkoako Campusa: Travel Air Donosti 902 118513
    Pedro Egaña, 8, 20006 Donostia
    E-mail: v0229@eroski.es
  • Arabako Campusa: Travel Air Gasteiz 945 200584
    Barcelona, 14-local 12 , 01010 Vitoria-Gasteiz
    E-mail: v0329@eroski.es

VIAJES ECUADOR

Informazio gehiagorako Zerbitzu Orokorreko web orrian kontsultatu.

Halere, bidaia esleipenduna ez den beste agentzia batekin kontratatu ahal izango da, baina bakar-bakarrik esleipendunak ezin badu irakaslegoak aurkezten duen agentziaren aurrekontua berdindu edo merkeago bat proposatu. Kasu honetan, irakasleak aurrekontu biak aurkeztu beharko ditu eta horrekin batera esleipendun agentziaren jakinarazpena (non ziurtatzen duen ezin duela eskaintza berdindu edo merkeagoa proposatu.

2) GRADUONDOKO IKASKETEN ETA NAZIOARTEKO HARREMANEN ARLOKO  ERREKTOREORDETZAREN FINANTZAKETA

UPV/EHUko Nazioarteko Hedakuntzako Errektoreordetzak 33.000 euroko aurrekontua du 2013/14ko deialdian egingo diren 100 mugikortasun (STA+STT mugikortasunak) finantzatzeko  (STA= irakaskuntza helburua dutenak , STT prestakuntza helburua dutenak). Beraz, 330 eurorekin finantzatuko du aipatu egonaldi bakoitza, beti ere diru-laguntza osagarria beharrezkoa den kasuetan.

Laguntza hori mugikortasunaren onuradunak egindako  gastuak estaltzeko erabiliko da, behin aurreko atalean azaldutako komunitate-laguntza agortu ostean. Adibidea:

Mugikortasunean egindako gastua 880 eurokoa izan baldin bada Europar batzordearen laguntzaren likidazioan 600 euro jarriko dira eta 280 euro errektoreordetzakoan. Gogoratu errektoreordetzak gehienez 330 euro finantzatuko dituela. Ikusi adibidea (xls, 42 Kb).

Nazioarteko Hedakuntzarako errektoreordetzak emandako diru-laguntza hau ez dute kobratuko 2012-13 ikasturtean, onuradunak izan arren,  mugikortasuna  egin ez zuten UPV/EHUko langileek. Horiek mugikortasuna ez egiteaz gain, ez zioten erantzun nazioarteko harremanetarako bulegotik egoera azaltzeko eskatuz bidalitako komunikazioari.

MEDIKU-ASEGURUA

Mugikortasun honetan parte hartzen dutenek Europar Batasunetik kanpoko egonaldietarako mediku-asegurua eduki beharko dute. Edonola ere, onuradun guztiei EHUren "Cum Laude" asegurua edukitzea gomendatzen zaie (informazioa: http://www.contratacion.ehu.es).

BATERAEZINTASUNAK

Hezkuntza Erakunde Autonomoaren arauei jarraituta, Erasmus bekaz gozatzea eta IP (Intensive Programme) batean parte hartzea bateraezina da).

BAJAK edo ALDAKETAK

Edozein aldaketa posta elektronikoz jakinarazi beharko zaio berehala Cristina Carcedori (cristina.carcedo@ehu.es), batik bat egonaldiaren datetan aldaketaren bat egonez gero edo programan baja emateko erabakia hartuz gero.

INFORMAZIO GEHIAGO

Kontsulta ezazu Europako Hezkuntza Erakunde Autonomoaren webgunea: http://www.oapee.es

Webgune honen edukien ardura bere egilearena da, eta Europako Batzordeak ez du informazio horren gaineko inolako erantzukizunik.