Irakaskuntza helburuetarako mugikortasunerako ERASMUS programa (2014/15 ikasturtea)
Informazio orokorra
http://www.oapee.es/oapee/inicio/ErasmusPlus.html
Dokumentu honetan bildu ditugu irakaskuntza helburuetarako mugikortasunerako deialdian parte hartzeko irizpideak, Europar Batzordeak Europar Hezkuntzarako Programaren Erakunde Autonomoa (OAPEE) bitarteko dela, jarritako jarraibideak oinarri harturik.
HELBURUAK
Honako helburu hauek ditu ekintza honek:
- UPV/EHUko pertsonalari garapen profesional eta pertsonalerako aukerak eskaintzea.
- Mugikortasunerako ekintzetan parte hartu ezin duten ikasleei beste herrialdeetako irakaskuntza ezagutzearen onurak eskuratu eta aprobetxatzeko aukerak ematea.
- Irakaskuntza-metodologiaetako esperientziak elkarri trukatzeko erraztasunak eskaintzea.
- Unibertsitateek eskaintzen dituzten ikastaroen irismen eta edukia zabaldu eta aberats ditzatela sustatzea.
EZAUGARRIAK
- 1987. urtetik burutzen den irakasleen mugikortasunari dagokio eta jarduera nagusia da irakasle batek, Erasmus alde bitako akordioa sinatu duen Europako unibertsitate batean emandako irakaskuntza, nahiz eta, honez gain, bestelako jarduerak garatu ahal diren.
- Jarduerak 2 egun eta 2 hilabete arteko iraupena izan dezake. Gutxien dela astean zortzi ordutako irakaskuntza eman beharra dago (bai eta iraupena astetik beherakoa bada ere) helburuko ikastegian titulu bat lortzera bideraturiko ikasketa-programaren barruko irakasgaietan. Finantzatutako gehieneko iraupena 5 eskola egun edo prestakuntza egun osotakoa izango da, bidaiak kanpo direla.
- Gomendatzen da 5 eskola egunen iraupena, irakaskuntza praktikak ekarpen esanguratsu egingo badie irakaskuntza programari eta helburuko erakundearen bizitza akademikoari. Bost egunetatik beherako aldeak salbuespenezkoak izango dira.
- Mugikortasuna 2014ko irailaren 1aren eta 2015eko ekainaren 30aren artean egingo da.
- UPV/EHUko pertsonalak ahal denik eta gehien har dezan parte, ekintza honekiko interesatuek, gehien dela, irakaskuntza mugikortasun bat egingo ahal dute 2014/15 akademi ikasturtean.
- Ahalik eta UPV/EHUko langile gehienen parte hartzea bermatu eta ziurtatzeko, lehentasuna izanen dute mugikortasuna lehendabizikoz eskatuko dutenek.
- Laguntza osagarriak badira minusbaliatu edo premia bereziko irakasleentzat.
BETEBEHARRAK
- Irakasleek UPV/EHUren nominaren barruan egon beharko dute edo ikastegi atxiki batekoan.
- Irakasleek programan parte hartzen duten herrialdeetako nazionalitatea izango dute edo beste hirugarren herrialdetakoa, baldin eta Espainian mugikortasuna egin ahal izateko aldian egoteko baliozko baimena badutela ziurtatzen bada.
- Irakasleak gestionatu eta eskuratu beharko du era honetako kasuetan, orobat, eskatu ohi den mugitze-lizentzia.
- Pertsonal irakasleak, Erasmus unibertsitate-eskutitz bat duen goi hezkuntzarako erakunde batekoa beharko du izan eta eskutitz bera duen beste erakunde batera joan.
- Irakasleen Erasmus mugikortasunaren oinarri dira erakunde parte hartzaileen arteko aldebiko akordioak. Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanetarako errektoreordetza arduratzen da akordio hauen tramitazioaz, irakasleak ikastegiko koordinatzaileari aurkeztu dion eskaritik abiatuta eta honek jakinaraziko dio irakasleari zuzenean mugikortasuna onartu zaion. Unibertsitateen arteko bitariko akordiorik ez balego mugikortasuna BAINO LEHEN, ezinezkoa da mugikortasuna egitea.
- GARRANTZITSUA: Jatorri eta helburuko erakundeek onartu beharko dute irakasleak mugikortasuna hasi aurretik aurkeztutako lan-plana edo irakaskuntza programa (II. eranskina).
FINANTZAKETA
Laguntzen zenbatekoa irakaskuntza eginkizuna amaitutakoan ordainduko da, 4. atalean zehaztutako agiriak eta eranskinak behin aurkeztu ondoren: "mugikortasuna onetsi ondoren aurkeztu beharreko dokumentazioa".
Ez da laguntzen aurrerakinik emango.
1) BATASUNEKO FUNTSEN FINANTZAKETAK (OAPEE)
Mugikortasunerako zenbatekoak bitarikoak izango dira:
- Bidai laguntza, distantziaren arabera
- Mantenu laguntza, iraupen eta norako herrialdearen arabera
OAPEE-k prozedura ezarriko du pertsona minusbaliatuentzako laguntza osagarriak emateko, oro har ezarritakoetatik gaindi egongo ahal direnak.
Bidai laguntzak honako era honetara banatuko dira:
| Bidai distantziak | Zenbat |
|---|---|
| 100 eta 499 km bitartean: | 180 € parte hartzaileko |
| 500 eta 1.999 km bitartean: | 275 € parte hartzaileko |
| 2.000 eta 2.999 km bitartean: | 360 € parte hartzaileko |
| 3.000 eta 3.999 km bitartean: | 530 € parte hartzaileko |
| 4.000 eta 7.999 km bitartean: | 820 € parte hartzaileko |
Distantziak kalkulatzeko hona hemen EACEAk jarritako web orria
http://ec.europa.eu/programmes/erasmus-plus/tools/distance_en.htm
Bere aldetik, mantenu laguntzak honako koadro honen arabera banatuko dira:
| 1. taldea | Danimarka, Irlanda, Herbereak, Erresuma Batua eta Suedia | 120€ eguneko |
|---|---|---|
| 2. taldea | Austria, Bulgaria, Txipre, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Italia, Islandia, Liechtenstein, Luxemburg, Norvegia, Polonia, Txekiar Errepublika, Errumania, Suitza eta Turkia | 105€ eguneko |
| 3. taldea | Alemania, Eslovakia, Espainia, Letonia, Malta, Portugal eta Mazedoniako lehengo errepublika jugoslaviarra | 90€ eguneko |
| 4. taldea | Kroazia, Eslovenia, Estonia eta Lituania | 75€ eguneko |
Oharra: Suitza (2. taldea) laguntza koadrotik kanpo geratzen da. Litekeena da suitzar unibertsitateek sistema propioa ezartzea, EBko kideen mugikortasuna laguntzeko.
Batasuneko finantzaketa adibidea (pdf, 45k)
Bidai agentzia nahitaez, eskaria egiterakoan, unean uneko enpresa adjudikatarietako bat izango da, honako hauen artean:
ECUADOR BIDAIAK
-
Araba: 945 132 144
alavaempresas@viajesecuador.net -
Bilbo: 94 442 1045
upv‐ehu@globalia.com -
Guipuzkoa: 943 790 500
bergaraempresas@viajesecuador.net
HALCON BIDAIAK S.A.U.
-
Bilbo: 94 427 7566
isabel.estaurao@halcon‐viajes.es
oblanco@halcon‐viajes‐es
BARCELO BIDAIAK S.L. (BCD Travel)
-
Araba: 945 134 535
upv‐ehu.gasteiz@bcdtravel.es -
Bilbo: 94 425 7055
upv‐ehu@bcdtravel.es -
Guipuzkoa: 943 434 172
upv‐ehu.donosti@bcdtravel.es
Informazioa sakontzeko, jo zerbitzu orokorren web gunera.
* Adjudikatari diren enpresekin ez eta beste bidai agentzia batekin kontratatuko ahal da bidaia, haiek ezin badute eskaini irakasleak agertu duen hautabidezko agentziak aurkeztutako aurrekontua edo merkeagoa. Kasu honetan, bi aurrekontuak eta enpresa adjudikatariak eskaintza berdindu edo hobetu ezin dezakeelako jakinarazpena atxiki beharko dira.
2) GRADUONDOKO IKASKETEN ETA NAZIOARTEKO HARREMANETARAKO ERREKTOREORDETZAREN FINANTZAKETA
Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanetarako errektoreordetzak 33.000 eurotako aurrekontu partida du, 2014/15 deialdian egindako STA eta STT mugikortasunak finantzatzeko (irakaskuntza helburuko mugikortasunak (STA) eta prestakuntzarakoak (STT)).
OAPEEren laguntzak modalitate honetarako handitu direnez gero, errektoreordetzak laguntza emanen du baldin eta koadro bakoitzean ezarritako gehienekoen batura baino gutxiago lortzen bada eta kontutan hartuta gehieneko zenbatekoa 820 eurotan zehaztuko dela, ez baita hitzarmenik sinatu 7.999 kilometrotatik gorako distantzian den unibertsitaterekin.
Era honetara, errektoreordetzaren laguntza osagarria jaso ahal izateko erreferentziazko gehienekoa honela kalkulatuko da: 120 €/día x 5 egun + 820 €, hau da, 1.420 €. Mugikortasunerako zenbateko baxuagoa jaso duten guztiek jasoko ahal dute errektoreordetzaren laguntza osagarria (1.420 eurotako gehieneko kopuru horretara arte), betiere hautatu den gastua fakturaz eta kontzeptuz justifikatu badira.
Laguntza osagarria erabiliko da mugikortasuneko onuradunak Europar Batasuneko laguntza, lehengo atalean deskribatutakoa, agortu eta gero.
Ikus likidazioaren adibidea (pdf, 48 KB)
Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanetarako errektoreordetzaren laguntza osagarririk ez du jasoko, 2013-14 ikasturtean zehar irakaskuntza edo prestakuntza helburuko mugikortasunik eskatu eta burutu ez duen UPV/EHUko langileak, Nazioarteko Harremanetarako bulegoak mugikortasuna ez egiteko justifikazioa aurkezteko errekerimenduei jaramonik egin ez dielarik.
ASEGURU MEDIKOA
Mugikortasunean parte hartuko duenak aseguru mediko bat izan beharko du EBetik kanpoko herrialdeetan egonaldiak egiteko, berori gastu aukeragarria izanik.
BAXAK EDO ALDAKETAK
Egindako edozein aldaketa, bereziki egonaldirako daten ingurukoak edo programan egindako baxaren ingurukoak, idatziz jakinarazi beharko zaizkio posta elektronikoaz Cristina Carcedori albait arinen (cristina.carcedo@ehu.es).
INFORMAZIO GEHIAGO
Ikusi Europar Batzordeak Europar Hezkuntzarako Programaren Erakunde Autonomoaren web gunea: http://www.oapee.es
Web orri honen edukia editorearen erantzukizuna da, ez beste inorena, eta Europako Batzordea ez da erantzule izango informazioaren erabilerengatik.