EPEZ 2026/2027 bekak (Erasmus+ Internships for Graduates)
DEIALDIA
Ebazpen honen xedea da EPEZ XXI programaren 2026/2027 edizioaren oinarriak eta deialdia argitaratzea, 2025/2026 ikasturtean EHUn titulua lortzen duten ikasleei zuzenduta, Erasmus+ programaren esparruan Europar Batasunean kokatutako enpresetan praktikak egiteko, haien gaitasun profesionalak hobetzeko, enplegagarritasuna errazteko eta, azken batean, prestakuntza beste kultura-ingurune batean osatzeko.
Beken ezaugarriak:
Beka kopurua: 40 beka
Laguntza Ekonomikoa: laguntza ekonomikoen dokumentua
Jarduera: enpresetan praktikak egitea, profil bakoitzerako lan-plan pertsonalizatuarekin. Enpresak hautatutako bakoitzaren profilaren eta interesaren arabera bilatuko dira.
Helmugak: EBko herrialdeak, hala nola,Italia, Polonia, Portugal...
Hartzaileak: EHUko gradu edo master ofizialeko ikasleak beren azken urtean, 2025/2026 ikasturtean, mugikortasuna egin baino lehen titulua lortu dutenak.
Iraupena: Praktikek 3 hilabeteko iraupena izango dute gutxi gorabehera
DOKUMENTU GARRANTZITSUAK (irakurri behar dira)
EPEZ XXI PROGRAMAREN DEIALDIA (PDF)
IZENA EMATEKO PROZEDURA
Eskabideak aurkezteko 3 epe egongo dira. Izena behar bezala emateko informazio guztia DEIALDIA dokumentuan aurki daiteke. Hona hemen laburpena:
Programan izena emateko urratsak:
Programan parte hartu nahi duten pertsonek izena eman eta beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko dute (ikus DOKUMENTAZIOA puntua), link honetan eskuragarri dagoen online eskabide-formularioan:
IZENA EMATEKO ONLINE FORMULARIOA (esteka)
Inprimakia bete eta eskabidea bidali ondoren, eskatzaileak gordekina jasoko du adierazi duen helbide elektronikoan.
Posta elektroniko hori jaso ondoren, Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordetzara bidali beharko da, EHUko erregistro elektronikoaren bidez,
Inprimakia online bete duten baina eskabidea erregistratu ez duten pertsonek aurreko puntuetan adierazitako bideetatik, EZ AURKEZTUTZAT JOKO dira, eta programatik kanpo geratuko dira.
BIDALI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
ESKAERA EGITEKO MOMENTUAN
Izen-ematea behar bezala egiteko informazio zehatza Deialdia dokumentuan aurki daiteke.
Web-formularioaren bidez, honako dokumentazio hau erantsi beharko da:
- NAN, AIZ edo pasaportearen kopia.
- Erasmus+ programan UPV/EHU ez den beste unibertsitate baten bidez parte hartu badu, sailak horretarako emandako "egonaldi-ziurtagiriaren" kopia bat bidali behar da. UPV/EHUren bidez Erasmus+ mugikortasuna egin duten pertsonek ez dute ziurtagiri hori erantsi beharko.
- Hizkuntzen titulu ofizialen kopia (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera, MCERL).
- Europass ereduko CVa ingelesez
- Motibazio gutuna
BEHIN BETIKO EBAZPENA ARGITARATZEAN
Mugikortasunaren onarpena (I. eranskina)
Zinpeko adierazpena (II. eranskina)
Mugikortasunari uko egitea (III.eranskina)
EGONALDIAREN AURRETIK deialdiaren 8. puntuan agertzen dena.
MUGIKORTASUNA HASTEN DENEAN: Hasierako ziurtagiria
MUGIKORTASUNA BUKATZEN DENEAN:
Egonaldiaren bukaerako ziurtagiria sinatuta eta zigiluarekin
EU SURVEY pdf-a, korreo bat jasoko duzue eta galdetegia egin behar da.
ZERRENDAK
BEHIN-BEHINEKO EBAZPENAK
Behin-behineko lehenengo ebazpena. Ebazpena, 2026ko ekainaren 11koa, Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordetzarena, diru laguntzak esleitzeko 2026/2027 ikasturtean Erasmus + programan EPEZ Erasmus+ Praktikak mugikortasunerako.
BEHIN BETIKO EBAZPENAK
Behin betiko lehenengo ebazpena. Ebazpena, 2026ko ekainaren 26koa, Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordetzarena, diru laguntzak esleitzeko 2026/2027 ikasturtean Erasmus + programan EPEZ Erasmus+ Praktikak mugikortasunerako.