UNIVERSIDAD DE BRASILIA
INFORMAZIO NAGUSIA
Nazioarteko Harremanak: www.international.unb.br
Kokapena: ikusi hemen
1. seihilekoa: abuztua-abendua
2. seihilekoa: martxoa-uztaila
Hizkuntza-eskakizunak: portugesaren ezagutza. Ez da hizkuntza-eskakizun ziurtagiririk eskatzen, baina bai portugesaren ezagutza maila nahikoa klaseak jarraitzeko.
- Eskaintza akademikoa
- Berariazko eskakizunak: onarpen-prozedura betetzea.
- Sartzen diren fakultateak: GAURen kontsultatu.
ONARPENA
EPEAK 2026-2027:
ORI: izendapena egiteko 2026/03/07ra arte (1. lauhilekoa, UPV/EHU) / 2026/10/09ra arte (2. lauhilekoa, UPV/EHU)
IKASLEAK : harrera unibertsitatearen plataforman online izena emateko eta dokumentazioa eransteko: 2026/03/08tik 2026/05/6ra (1. lauhilekoa, UPV/EHU)/2026/10/10etik 2026/11/6ra (2. lauhilekoa, UPV/EHU)
ONARPEN PROZESUA
1. URRATSA
ORI: Leioako Nazioarteko Harremanetarako Bulegoak (ORI) UnB-ri bidaliko dio hautatutako ikasleen datuen zerrenda eta ikasleei jakinaraziko die.
2. URRATSA
IKASLEAK: ORI-k izendatu ondoren eta ezarritako epeetan, Brasilia Unibertsitatean onartua izateko eskaera egin behar duzu. Horretarako, honako urrats hauek bete behar dituzu: Online eskaera: Hautagaitza Inprimakia bete eta behean zerrendatutako dokumentuak intweb@unb.br helbide elektronikora bidali, PDF dokumentu bakarrean digitalizatuta, hurrenkera honetan:
- Ikasketa Kontratua (behean deskargatu – "learning agreement")
- Indarrean dagoen pasaportearen kopia
- Jatorrizko unibertsitatearen ikasketa-historiala (zure koordinatzaileari eskatu)
- Izendapen Gutuna (jatorrizko erakundeak emandako eta trukeaz arduratzen den agintariak sinatutako ikaslearen aurkezpen gutuna)
- Curriculum Vitae
- Diru-sarrera adierazpena, Brasilian ikasketak egiten diren bitartean mantentzeko baliabide ekonomikoak dituela frogatzen duena.
INFORMAZIO INTERESGARRI GEHIAGO
kontaktua: Priscyla Barcelos/Ludmila Araújo/Bruno Bortoleto
Email : intweb@unb.br
- International student guide
- Fact Sheet (pdf 284 Kb)
- Learning agreement-international students
- Accomodation rules