INFORMACION_JORNADA_CALENDARIO

Lanaldia eta Ordutegia

Lanaldi eta ordutegiari buruzko zirkularra

Lanaldi eta ordutegiari buruzko zirkularra urtero lantzen da, UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako langileen lanaldia, ordutegia, oporraldiak eta baimenak zehazten dituen tresna baita. Zirkular horretan jasotzen diren neurriek eragiten diete UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako langile guztiei, bai Lan Baldintzak Arautzeko Hitzarmenaren esparruko funtzionarioei bai III. Hitzarmen Kolektiboaren esparruko lan kontratudunei.

Urrutiko lana

EHUko TEKAZELetariko bat zarenez gero, honen bidez aurkezten dizugu EHUko teknikarien eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileen urruneko lanerako Plana (2026-2028). Borondatezko plana da, eta urte osoan egongo da zabalik eskaria egiteko aukera.

Lanpostuen zerrendako plaza bat edo aldi baterako programa bat betetzen ari diren TEKAZEL guztiei zuzendutakoa da, hala funtzionarioei (karrerakoak nahiz bitartekoak izan) nola lan kontratudunei (finkoak nahiz aldi baterakoak izan).

Telelana

Telelana zerbitzuak modu ez presentzialean emateko aukera berritzailea da, informazio eta komunikazio teknologietan oinarritua, eta aukera ematen die langileei beren lanaldiaren zati bat ohiko lanlekuan bertaratu gabe betetzeko.

2016ko otsailaren 29an Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak eta sindikatuek akordioa sinatu zuten UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako langileentzako telelana martxan jartzeko.