Azterketa baten konfigurazio adibidea

Atal honetan galdetegia azterketa gisa erabiltzeko kontutan izan beharrekoak zerrendatzen dira. Konfigurazioaren helburuak ondokoak lirateke: 

  • Galderetara sarbidea ordutegi eta iraupen jakin batera murriztu.
  • Nabigazio metodoa “sekuentziala”, nahastutako galderekin eta ausaz nahastutako  erantzunekin. .
  • Ausazko galderak erabili eta beharrezkoa izanez gero, galdera “kalkulatuak” non, zenbakizko balore “komodinak” ausaz aldatuz doazean  
  • Erantzun zuzenetara feedbacka eta kalifikazio orokorrera sarbidea proba bukaera arte edo behin betiko murriztu.  

Elementu hauetako batzuk, galderen sorkuntzan zehazten dira. “Erantzun anitzeko” galdera batean adibidez, “aukerak nahastu” markatuz. Kategoria eta azpikategorietan antolakuntza zaintzea ere oso garrantzitsua da, batez ere, “ausazko galderak” edo “sinkronizazioa” galdera “kalkulatuetan” erabiltzen direnean.

“Editatu ezarpenak” formularioan aukera garrantzitsuak

Azterketaren iraupenaren konfigurazioa

“Hasiera eta bukaera datak” eta”denbora-muga” zehaztu dira “Eskuragarritasuna” atalean. Beraz, ez da beharrezkoa galdetegia ezkutuan mantentzea datu horiek finkatu baldin badira. Saiakera bakarra izanik, denbora bukatzean bidalketa automatikoa izatea aukera egokia da.

Azterketaren kalifikazioa konfiguratzea
Azterketaren eskema konfiguratzea

“Nabigazio-metodoa”ren baitan “Sekuentziala” metodoa aukeratuko da, honek ikasleari azterketaren berrikuspena era egokian egitea galerazten ez dion heinean.

Azterketako galderen portaeraren aukerak

“Galderen jokaera” atalean, berez markatuta azaltzen den aukeraketa errespetatuko da.

Azterketaren berrikuspena konfiguratzea

“Berrikusketen aukerak” atalean, kalifikazioak “Kalifikazio liburuan” agertzeko beharrezkoa den elementua “Galdetegia itxi ondoren” puntuazioa markatuta izatea da. Karratutxo edo atal hau galdetegiaren kalifikazioa aztertu ondoren ere markatzerik bada.

“Editatu galdetegia” formularioaren ezarpenak apurka-apurka bukatuz

“Editatu ezarpenetako” aukerak zehaztu ondoren “editatu galdetegira” joan beharko da non, nahastu (2) eta ausazko galderak erabili (1)  aukerak aurkitzen diren.

Galderak ausaz ordenatzeko aukera