A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

2015/3/25: Manuel Aires Mateus (15:30)

Datorren martxoaren 25ean, asteazkena, udaberriARK arkitektura-egunaren egitarauaren barnean, hitzaldi bat emango du Manuel Aires Mateus arkitekto portugaldarrak, Arkitektura Eskolako paraninfoan, 15:30ean.

Azken urteotako bere azken obraz hitz egingo du.

Antolatzaileak: Arkitektura Goi Eskola Teknikoa, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko Gipuzkoako Ordezkaritza, eta Hermandad Nacional de Arquitectos.

——————————————-

El próximo 25 de marzo, miércoles, dentro del programa […]

2015/3/25: udaberriARK / primaverARQ (programa)

Datorren martxoaren 25ean, asteazkena, 2015eko udaberriARK arkitektura-eguna garatuko da UPV/EHUren Arkitektura Goi Eskola Teknikoan.

Beheko kartelean ikus daiteke egun osoko egitaraua.

————————————————————

El próximo 25 de marzo, miércoles, se celebrará el día de la arquitectura primaverARQ 2015 en la Escuela Técnica Superior de Arquitectura de la UPV/EHU.

En el cartel inferior se puede ver el […]

2015/3/25 (udaberriark): Hegazkin-lehiaketa / Concurso de aviones (FABRICA-T)

Datorren martxoaren 25ean, asteazkena, udaberriARK arkitektura-egunaren egitarauaren barnean, eta Arkitektura Eskolako FABRICA-T ikasle-elkarteak antolatuta, hegazkin-lehiaketa bat garatuko da. Parte hartzen duten ikasleek hegazkin-diseinu bat egingo dute, eta, ondoren, laser-makinan inprimatuko.

Lekua eta ordutegia: hegazkinen diseinua ikasleen gelan egingo da, 10:00etatik aurrera. 12:00-13:00 bitartean, diseinuak inprimatuko dira, prozesuaren nondik norakoak azalduz. Eta 13:00etan hegazkinak hegan egiten […]

2015/3/24: Gordon Murray + Iñigo Viar (COAVNbiz; 19:00)

“Glasgow: Europaren ertzeko hiri industrial baten historia”

Gordon Murrayk Glasgow eta Bilboren arteko hiri-garapenak hartuko ditu hizpide “Glasgow: Europaren ertzeko hiri industrial baten historia” izenburuko hitzaldian, bi hirien garapen eta eredu industrialaren suntsiketa alderatuz. Strathclyde Unibertsitateko irakasle eta ikerlari eskoziarra, Iñigo Viar arkitekto eta EHUren Donostiako Arkitektura Eskolako irakaslearekin bilduko da hitzaldi honetan. Ekitaldia, […]

2015/3/13: ARKOO (workshop)

2015eko martxoaren 13an, ostirala, tailer bat antolatuko dute ARKOO arkitektura eta kooperaziorako ikasle-elkarteko kideek.

Workshopa Arkitektura Eskolako behe-solairuko T.04-05 tailerrean garatuko da.

Parte hartzeko asmoa duenak e-mailez ohartaraztea eskertuko da: arkoo.ehu@gmail.com

—————————————-

El 13 de marzo de 2015, viernes, los integrantes de la asociación estudiantil de arquitectura y cooperación ARKOO organizarán un taller.

El workshop […]

2015/3/11-2015/4/11: ARKOO + MACOOA + JVC (expo)

Martxoaren 11tik apirilaren 11ra bitartean, ARKOO arkitektura eta kooperaziorako ikasle-elkarteak antolatutako erakusketa bat egongo da ikusgai Arkitektura Eskolaren sarreran eta lehen solairuan (paraninfo-sarreraren alboan).

Hiru kontu izango dira ikusgai erakusketan:

ARKOO elkartearen aurkezpena MACOOA proiektuaren aurkezpena JVC/EGL bekarekin lotutako argazkien erakusketa (India, Haiti eta Mozanbikeko esperientziak)

—————————————————-

Entre el 11 de marzo y el 11 […]

2015/3/23: Alonso + Fenollosa + Martínez (12:00)

Datorren martxoaren 23an, astelehena, eguerdiko 12:00etan, Arkitektura Eskolako paraninfoan, arkitektura-egiturei buruzko hitzaldi bat emango dute Adolfo Alonso Durá, Ernesto Fenollosa Forner eta Arturo Martínez Boquera Universitat Politècnica de Valènciako irakasleek. Hitzaldiak martxoaren 4tik 24ra bitartean Eskolan erakusten ari den erakusketa osatuko du.

Hitzaldiaren izenburua: “Egitura historiko eta bakanen kalkulurako ereduak”.

Hitzaldiaren antolatzailea: Agustín Lacort irakaslea […]

2015/3/2-24: Arkitektura garaikidearen egiturak / Las estructuras de la arquitectura contemporánea (expo)

2015eko martxoaren 2tik 24ra “Arkitektura garaikidearen egiturak” erakusketa egongo da ikusgai Arkitektura Goi Eskola Teknikoko sarrerako korridorean.

Agustín Lacort irakasleak antolatu du erakusketa, eta, bertan, hainbat arkitektura-egitura berezi aztertzen dira aplikazio informatikoen bidez.

—————————————

Entre el 2 y el 24 de marzo de 2015 se podrá ver la exposición “Las estructuras de la arquitectura contemporánea” […]