Parte hartzeko deia: Ahozkotasuna dinamizatzen hezkuntza erakundeetan [PROIEKTUA]

Tweet

Gure ikerketa-taldean (ISM-UPV/EHU) proiektu bat prestatzen ari gara 2021-2022 ikasturterako, hezkuntza-erakundeetan ahozkotasuna dinamizatzeko, eta parte hartu nahi duten irakasle, ikertzaile, eragile edota ikastetxeak gonbidatu nahi ditugu, bide hau gurekin batera ibiltzeko.

PROIEKTUAREN POSTERRA

Proiektuaren zirriborro osoa irakurri gabe, poster honetan begiratu arin bat eman diezaiokezu proiektuari (HEMEN KLIKATUZ irudia hobeto ikusiko duzu eta deskargatu […]

Online formazioa apirilaren 20an: Nola landu filosofia haurtzaroan?

Tweet

Datorren asteartean, apirilak 20, 18:00etan, saio interesgarri hau gauzatuko da online:

Nola landu filosofia haurtzaroan?

Imanol Alvarez, Xabi Salaberria eta Maddi Nazabal irakasleek euren esperientziak eskainiko dizkigute haien ikastetxeetan haurrak filosofatzera gonbidatu dituztenean.

Filosofia Lehen Hezkuntzako graduko ikasketetan ez da espresuki lantzen, ez delako eskolaren curriculumeko “irakasgai” bat, baina pentsamendu kritikoaren garapenean, Filosofiaren jakintza […]

Online hitzaldia: Hizkuntzen didaktika bateratua Montessori metodoan, Haur Hezkuntzan

Tweet

Datorren ostiralean, apirilak 16, 10:30etan, online hitzaldia antolatu du Hizkuntzategiak, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailaren laguntzaz.

Hitzaldian, Gasteizko Grant Vela ikastetxeko irakasleek euskara, gaztelania eta ingelesaren trataera bateratua nola gauzatzen duten azalduko dute, Montessori metodoarekin uztarturik, Haur Hezkuntzan.

Koordinatzailea: Urtzi Reguero (UPV/EHU) Moderatzailea: Ana García (Grant Vela School)

Egitaraua

Aurkezpena eta sarrera Ingelesaren kokapena […]