inf_guía_movilidad_19_20_nueva

Desgaitasunak dituzten ikasleen arreta mugikortasun programen gida. 2022-2023 ikasturtea

Ikastetxeetako mugikortasunerako programen arduradunei zuzenduriko gida da hau. Desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten unibertsitateko ikasleen arretarako laguntza eta aholkularitza eskaintzea du helburu.

1. Eginkizuna

Portada de la Guía

Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak desgaitasunak dituzten ikasleak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten  ikasleen aukera-berdintasunaren printzipioa bermatu, ikasketetarako sarbidea erraztu, unibertsitateko zerbitzuak jaso eta  unibertsitateko bizitzan parte hartzea errazteko eginkizuna du.

Irudia

2. Araudia

Atal honetan zerbitzuaren lana gidatzen eta zuzentzen duen erreferentzia dokumentalak eta araudia jasotzen dira. Zerbitzuko web atariaren bitartez jaso daitezke guztiak.

UPV/EHUko ESTATUTUAK

17/2011 DEKRETUA, otsailaren 15ekoa, Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuak onartzen dituena.

Desgaitasunak dituzten ikasleak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen aukera-berdintasunaren printzipioa bermatzeko beharrezko neurriak jasotzen ditu.

I. Titulua. UPV/EHUaren izaera eta helburuak

4. art -
2.- UPV/EHUk honako hauek sustatuko ditu:

b) Premia bereziak dauzkaten pertsonak unibertsi­tateko kideen artean izatea.

3.– UPV/EHUk emakumeen eta gizonen ber­dintasuna bermatuko du bere baitan eta beharrezko neurriak hartuko ditu inor diskriminatua izan ez dadin arrazoi hauengatik: jatorria, etnia, sexua, erli­jioa, iritzia, hizkuntza edo bestelako egoera pertsonal edo sozialen bat. Beraz, UPV/EHUk aintzat hartuko ditu honako printzipio hauek: aukera berdintasuna, aniztasunaren eta diferentziaren errespetua, genero ikuspegia txertatzea, ekintza positiboa, sexuari lotuta­ko rolak eta estereotipoak baztertzea, eta gizonen eta emakumeen ordezkaritza parekatua.

II. Titulua Unibertsitateko kideak

V. Kapitulua. Premia bereziak dauzkaten pertsonak

67. art –

UPV/EHUk ekintzak bultzatuko ditu premia bereziak dauzkaten unibertsitateko kide­ek eta gainerako kideek aukera berdintasun berberak dauzkatela ziurtatzeko. Beraz, beharrezko baliabideak, informazioa, laguntza eta bitartekoak jarriko ditu pre­mia bereziak dauzkaten pertsonen eskura

68. art –

1. – UPV/EHUk bermatu egingo die aukera berdintasuna ezintasunak dauzkaten ikasle­ei eta unibertsitateko gainerako kideei. Beraz, debeka­tu egingo du edozein diskriminazio mota eta ekintza positiboa bultzatuko du, aipatutako pertsonen parte hartzea erabatekoa eta eraginkorra izan dadin uniber­tsitatean.

2. – Ezintasunak  dauzkaten  ikasleak eta  unibertsita­teko gainerako kideak ezin izango dira izan diskrimi­natuak beren ezintasunagatik, ez zuzenean ez zeharka, unibertsitatera sartzeko prozesuan, bertan ari direne­an, eta titulu akademikoak edo onartuta dauzkaten bestelakoak baliatzean.

3. – Ezintasunak   dauzkaten   ikasleek   horrelakorik  behar   balute, unibertsitateko ikastegiek eta sailek esanguratsuak ez diren egokitzapen curricularrak egingo lituzkete eta ikasleen beharretara moldatutako tutoretza espezifikoak ezarriko.

4. – UPV/EHUk   egokitu  egin  beharko  du  bere ingurunea, legeriak xedatutakoari jarraiki, ezintasunak dauzkaten pertsonak oztoporik gabe ibili ahal izan daitezen bertan.

5. – UPV/EHUk  kontuan hartuko du ezintasunak dauzkaten pertsonei lana emateko arautegietan xeda­tutakoa, eta aplikatu egingo du langileak hautatu eta kontratatzean.

HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK DAUZKATEN UPV/EHUKO IKASLEEI AUKERA BERDINTASUNA BERMATZEKO ARAUTEGIA

AKORDIOA 2015eko apirilaren 30ean UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartua, hezkuntza premia bereziak dituzten UPV/EHUko ikasleei aukera berdintasuna bermatzeko

Arautegi honen helburua da desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten UPV/EHUko ikasleen arretarako ekintzak arautzea, unibertsitateko gainerako kideek dituzten aukera berberak bermatuko dizkieten ikasketetarako sarbidea erraztu, ikasketak egin eta erabateko parte hartzea izateko aukera izatea unibertsitatean egongo diren bitartean. 

Hurrengo atalak aurki ditzakezu:

  • Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen eskubideak eta erantzukizunak.
  • Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuko jarduera prozedurak.
  • Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen aukera berdintasuna bermatzeko baliabideak.
  • Erreklamazio prozedurak.
  • Datuak babestu.
Irudia

3. UPV/EHUko III. Inklusio Plana 2019-2022

2019ko apirilaren 11n UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartua

1.ARDATZA: Informazioa gizarte eta hezkuntza inklusioaren ikuspegitik ematen dela bermatzea, unibertsitate aurreko ikasleek unibertsitate ikasketak aukera erreal gisa ikus ditzaten eta beren egoerara egokitutako erabakiak har ditzaten.  

1.1. Unibertsitatera sartzeko bideak, ikasketen eskaintza eta UPV/EHUn inklusioa babesteko neurriak eta baliabideak ezagutzera ematea.

1.2.  Erabakiak hartzeko erraztasunak ematea, ikasleak beren aukerez kontzientziatuta.

2.ARDATZA: Aukera berdintasuna bermatzea, unibertsitate ikasketen sarreran.

2.1.  Unibertsitatera sartzeko probak egiteko aukera bermatzea ikasle guztiei.

2.2.   Unibertsitatera sartzeko administrazio tramiteak erraztea.

2.3. Aniztasuna aintzat hartuko duten harrera prozesuak egitea, ikasleei unibertsitatean kokatzen lagunduko dietenak.

3.ARDATZA: Unibertsitate bizitza inklusioaren ikuspegitik garatzen erraztea.

3.1. Ahultasun egoeran dauden pertsonei unibertsitate ikasketak egiteko erraztasunak ematea.

3.2.   Ikasleen parte hartze aktiboa bultzatzea unibertsitate bizitzan, eta UPV/EHUko kide izatearen sentimendua indartzea.

3.3. Kultura inklusiboa UPV/EHUko unibertsitateko kideen artean zabaltzea, eta gizartearen sentsibilizazioan laguntzea. 3.4. Ikasleen enplegagarritasunaren alde egitea.

4.ARDATZA: Bizitza aktiborako igarobidea erraztea

4.1. Unibertsitate ikasketak amaitu ondorengo erabakiak hartzeko erraztasunak ematea.

4.2. Hedabideetan presentzia eta sareko lana indartzea, ikasle egresatuen gizarteratzea errazteko.


Dokumentu osorako esteka

Irudia

4. Lan taldea

  • Ikasleen eta enplegagarritasunaren errektoreordea

    • Ikasleen zuzendaria

      • Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua

        • Arabako arreta unitatea

          • Orientazio teknikaria

        • Bizkaiako arreta unitatea

          • Orientazio teknikaria

        • Gipuzkoako arreta unitatea

          • Orientazio teknikaria

          • Desgaitasun teknikari arduraduna

            • Administrazio laguntzailea

            • Hezkuntzarako laguntzako espezialista

            • Zeinu Hizkuntzako Interpretea

 

Organigrama en formato pdf

Irudia

5. Ikasleen erroldaren bilakaera

 

 

2017-2018

2018-2019

2019-2020

2020-2021

2021-2022
 

E

Gi

Gu

E

Gi

Gu

E Gi Gu E Gi Gu E Gi Gu
IKUSMENA 12 11 23 14 15 29 9 17 26 11 18 29 10 18 28
ENTZUMENA 15 9 24 12 9 21 14 8 22 13 9 22 14 9 23
MOTOREA 23 34 57 27 34 61 25 30 55 29 36 65 25 38 63
BESTE BATZUK** 114 129 243 137 142 179 169 153 322 182 173 355 219 169 388
GUZTIRA 164 183 347 190 200 390 217 208 425 235 236 471 268 234 502*

*2020-2021 ikasturtean 471 erroldatutako ikasletik  82 tituludun dira eta 52 ikasketak utzi dituzte. 2021-2022 ikasturtean 165 ikasle berri sartu dira. (5.1. taula ikusi)

**Kategoria honen barruan iraupen luzea duten edo tratamendu bereziren bat behar duten gaixotasun organikoetatik eratorritako patologiak biltzen dira, baita nahaste psikikoak  eta ikasteko zailtasun espezifikoak ere.

Irudia

5.1. Erroldan gehitu diren ikasle berrien bilakaera

  2017-2018 2018-2019 2019-2020 2020-2021 2021-2022
 

E

Gi

Gu

E

Gi

Gu

E Gi Gu E Gi Gu E Gi Gu
IKUSMENA 1 8 9 4 5 9 2 2 4 4 2 6 5 5 10
ENTZUMENA 4 4 8 1 2 3 7 2 9 3 3 6 5 2 7
MOTOREA 7 8 15 9 9 18 11 9 20 12 12 24 9 12 21
BESTE BATZUK* 41 49 90 57 46 103 63 45 108 63 59 122 74 53 127
GUZTIRA 53 69 122 71 62 133 83 58 141 82 76 158 93 72 165

*Kategoria honen barruan iraupen luzea duten edo tratamendu bereziren bat behar duten gaixotasun organikoetatik eratorritako patologiak biltzen dira, baita desoreka psikikoak  eta ikasteko zailtasun espezifikoak ere. 

Informazio gehiago Desgaitasun datuak EHUn Zerbitzuko web gunean

Irudia

6. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen ezaugarriak

Desgaitasunak dituzten pertsonen arteko ezaugarririk bereizgarriena haien artean dagoen heterogeneotasuna da.

Desgaitasunak izan daitezke nabarmenak edo ezkutukoak, jaiotzetikoak edo eratorritakoak, arinak edo larriak, behin-behinekoak edo behin betikoak.

Desgaitasunak dituzten ikasle guztiek ez dute zertan premia berezirik izan behar.

Badira ikasle batzuk ikasteko zailtasun espezifikoak, gaixotasunak eta nahasteak dituztenak eta ez dute desgaitasun aitorpenik baina erantzun behar diren hezkuntza premia bereziak dituzte.

Pertsonaren beharrak edo/eta inguruarenak kasu bakoitzean aztertu behar dira. Beharrezkoa da kontuan izatea pertsonaren nahiz inguruaren mugak.

Irudia

7. Desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen arretarako prozedura ikasleen mugikortasun programetan

Unibertsitateko ikasleeen Estatutua onartzen duen abenduaren 30eko 1791/2010 Errege Dekretuan jasozten denez:

  • Ikasleen mugikortasunai buruzko IV. Kapituluko 18. artikulua: desgaitasuna duten ikasleen nazio eta nazioarteko mugikortasunari buruzkoa da; UPV/EHUk sustatuko du desgaitasuna duten ikasleentzako nazio eta nazioarteko mugikortasun programetan parrte hartzea.

Programa hauetan desgaitasuna duten ikasleen arreta errazteko asmoz, jarraian Nazioarteko Harremanetarako Bulegoko Zuzendaritzarekin adostutako prozedurak adieraziko ditugu.

 

7.1. UPV/EHUko IKASLEAK

UPV/EHUk parte hartzen duen mugikortasun programen barruan beste unibertsitatera batera joango den ikasleak, hezkuntza premia bereziak badauzka, txosten psikopedagogikoa eskatu ahal izango dio Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuari. Txosten horretan jasoko dira ikasleak dauzkan premiak eta behar dituen egokitzapenak.

Ikastegiko mugikortasunaren arduradunak joango den unibertsitatera bidali du zerbitzuak prestatuko premia bereziak dituen ikaslearen txostena.

 

7.1.1. DESGAITASUNAK DITUZTEN IKASLEENTZAKO LAGUNTZAK

Premia bereziak dituzten ikasleentzako laguntzak dira eta Erasmus+ programan partehartzaileei zuzenduta daude.

7.2. IKASLE BISITARIAK

Ikastegiko mugikortasun programen koordinatzailea arduratuko da UPV/EHUk parte hartzen duen mugikortasun programen esparruan, eta EHUko ikasketak egitera etorri nahi duten desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen kontsultak kudeatzeaz.

Ikasleak egiten duen egokitzapen eskaerari erantzuteko, UPV/EHUko ikastegiko mugikortasun koordinatzaileak jatorrizko unibertsitateari txosten psikopedagogikoa eskatuko dio,  ikasleak izan dituen premiak eta baliabideak jasoko dituena.

Txosten hau, ikaslea etorri aurretik, jatorrizko unibertsitateari eskatzea beharrezkoa da.

Txosten hori jasotzen denean UPV/EHUko Desgaitasunak dituzten pertsonentzako zerbitzuari bidaliko dio, premien balorazioa eta aurreikuspena egin dezan.

Zerbitzuak egokitzapen eskaeraren erantzuna ikastegiko mugikortasun arduradunari bidaliko dio.

Ikaslea UPV/EHUko ikastegira heltzen denean, ikastegiko mugikortasun koordinatzaileak bere etorreraren berri emango dio zerbitzuari  eta ikasleari egokitzapen eskaera GAUR aplikazioan formalizatzeko jarraibideak emango dizkio eta zerbitzuak egokitzapenak kudeatu ahal izango ditu.

 

7.3. UPV/EHUn DESGAITASUNARI ETA HEZKUNTZA PREMIA BEREZIEI BURUZKO INFORMAZIOA

Zerbitzuak ikastegiko mugikortasun programen koordinatzailearen eskura jartzen du UPV/EHUko desgaitasuna eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei zuzendutako hurrengo informazio espezifikoa.

Gainera, zerbitzuko web gunea www.ehu.eus/discapacidad ingelesez kontsulta daiteke

 

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea/University of Basque Country

Code Erasmus:  E BILBAO01                  

Phone number: + 34 943 01 8136

Fax number: +34 94 601 3590

www.ehu.eus

Campus:

Distributed on three campuses:

Campus of Araba:  Located in the centre of the city of Vitoria-Gasteiz. All faculties and schools are grouped. Connections by bus.

Campus of Gipuzkoa: Located in the centre of the city of Donostia-San Sebastian. All faculties and schools are grouped. Connections by bus.

Campus of Bizkaia: Some faculties are located in the centre of the city of Bilbao. Dispersed. Well connected by suburban, bus and train. The rest of faculties and schools are grouped in the Campus de Erandio/Leioa. Connections by bus.

All have University canteens.

Accessibility:

Adaptation and reorganisation of university spaces (classrooms, computer rooms, libraries, laboratories, etc.)

Adaptation of furniture (inclined desks, chairs with armrests, etc.)

Search for accessible routes (ramps, lifts, etc.).

Spatial orientation for visually impaired students

Specific evacuation plan

Accommodation:

Adapted university housing in the three campuses

Contact Disabled People’s Service or also you can consult

Library:

In the central libraries of the three campuses, there are adapted positions in the reading rooms equipped with: telelupa, zoom test and Joystick

Learning support:

Adaptations for teaching:

  • Help when taking notes
  • Taking notes and work with support (enabling devices for visually impaired persons, optical media, computer, audio transcription)
  • Accessible texts (font type and size, spacing, images, etc.)
  • Adaptation of access to the curriculum
  • Extended time for performing assignments
  • Notice to teachers about disability
  • Adaptation of outside internships

Assessments:

  • Time extension
  • Accessible texts (font type and size, spacing, images, etc.)
  • Adapted furniture
  • Notice to teachers about disability
  • Transcription
  • Accessible classroom
  • Separate classroom
  • Initial and/or final reading
  • Seat reservation
Irudia

8. Glosarioa

HEZKUNTZA INKLUSIBOA: ikasle guztien  berdintasun aukerak bermatuko dituen irakaskuntzaren diseinua, antolaketa eta garapena ikasketetako sarbidea, aurrerapena eta partaidetzan.  Hezkuntza interbentzio prozesu moduan ulertu behar da pertsona guztien ezaugarriak kontuan hartuz eta aniztasunari erantzuteko egokitzeko gaitasuna duena.

*AUKERA BERDINTASUNA: ikasketetan dauden oztopoak hautsi behar dira ikasleentzako guztientzako bideratua dagoen irakaskuntza prozesuan, ikasle guztiak beraien ezaugarriaz gain curriculumera sarbidea izan dezaten, egokitzapen indibidualak egiteko beharrik egon gabe eta modu honetan hezkuntza inklusiboago bat  lortuz.

HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK: ikasle batzuk desgaitasun baten ondorioz edo/ta ikasteko zailtasun espezifiko, nahaste edo gaixotasun baten ondorioz ikasketak egiteko eta garatzeko dituzten premiak dira. Hezkuntza testuinguruan ezarrita dauden ikasketetan sartzeko eta garatzeko gradu handi edo txiki batean dauden zailtasunak dira.

* DISEINU UNIBERTSALA: guztientzako diseinurako printzipioen aplikazioan (Mace, 1985; Preiser y Ostrosff, 2001; Story, 2011), bere ingelerazko jatorrizko hitza, Universal Design, eskola, institutu eta unibertsitatean ematen diren irakaskuntza ikaskuntza prozesuetarako saiakera lortu nahian, ikasle guztiak kontuan hartzea beraien ezaugarri edota egoera pertsonalaz gain.

*IDU=IKASKUNTZARAKO DISEINU UNIBERTSALA: IDU-aren definizioa curriculumari marko berri bat ematea da, hezkuntzarako hobekuntzak egitea ekarriko duena ikasle guztien aldetik eta batez ere desgaitasuna duten ikasleen aldetik (Hitchcock, Meyer, Rose y Jackson, 2002). IDU-ak ikasleen aniztasuna kontuan hartzen du curriculumean jasota dauden helburu, eduki, material eta ebaluaketan malgutasuna emanez. Egoera honek hezkuntza adituei ikasgeletan irakasteko modu desberdinak ezartzea  baimentzen du.

GJH- GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUAK: 4.GJH= guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa bermatzea eta 10. GJH= desberdintasunak murriztea. Garapen jasangarrirako 2030 EHUagendak 2019-2025 jasotzen ditu aipatutako helburuak.

*Ingrid Sala Bars, Sergio Sánchez Fuentes, Climent Giné Giné y Emiliano Díez Villoria. Análisis de los distintos enfoques del paradigma del diseño universal aplicado a la educación. Revista Latinoamericana de Educación Inclusiva. 8 bol, zª 1, orri. 143-152

Irudia

9. Kontaktua eta kokapena

Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua

ARABA

Natalia Ortiz Blasco

Arabako Campuseko Errektoreordetza

Komandante Izarduy kalea, 2

01006 Vitoria-Gasteiz

T: 945 014343

BIZKAIA

Kepa Gonzalez Antona

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko beheko aldea

Sarriena Auzoa, z/g

48940 Leioa

T: 94 6012258

GIPUZKOA

Ane Amondarain Rodriguez / Mamen Lopez Lizarralde

Ignacio Mª Barriola Zentroa (Gelategia)

Elhuyar Plaza, 1

20018 Donostia

T: 943 018137 / 943 015184

 

discap@ehu.eus

www.ehu.eus/discapacidad

 

Irudia