Exposición de JULIANTXO IRUJO-ren erakusketa

Isuriz doa bizitza, ukimena eta ametsak
Fluye la vida, el tacto y los sueños.

2020ko Urtarrilaren 8tik 23ra / Del 8 al 23 de Enero de 2020

Bizkaia Aretoa. Chillida Aretoa. Abandoibarra Etorb. 3. Bilbao.
Ordutegia/horario: Astelehenetik ostiralera/ lunes a viernes, 8h-20h.

“Isuriz doa bizitza, ukimena eta ametsak/Fluye la vida, el tacto y los sueños” erakusketak Juliantxo Irujo (Iruñea, 1960 – Bilbo, 2015) artistak bere azkenengo etapansortutako artelanen selekzio bat aurkezten du, 2005 eta 2015 bitartean sortutakoak hain zuzen, ohi ez bezalako kalitatea eta heldutasuna islatzen dituztenak. 2015eko uztailean zendu zenetik egiten den hirugarren erakusketa da.

Margolaria eta UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultatean Pintura katedraduna, Irujok bizi esplorazio-bidaia gisa ulertzen zuen pintura, materiaren aukera sentiberetan zentratutako ikuspegi esperimental eta introspektibo batetik. Besteak beste, “Naturarekin ibiltzea” eta “Bizitzaren Omenaldia” serieetako margolanak nabarmentzen dira erakusketan. Lehenengoan, naturaren behaketak basoen arteko ibilbideak gogorarazten dituen irudikapen abstraktu eta aldakorrei forma ematen die, koadroetan bide desberdinetatik barrentzea eta aldi bakoitzean zirrara berriak sentitzeko aukera eskainiz.Bigarrenean, Juliantxok bizitzari egiten dio omenaldia paisaia psikologikoak diruditen margolanen mugimendu barroko eta fluktuatzailearen bidez: forma dinamikoez betetako formatu handiko lanak dira non formek irristatzen, alderatzen, laztantzen edo biratzen duten. Azken finean, dabilen bizitzaren, humanizatzen gaituen ukimenaren eta bizirauten gaituzten ametsen omenaldia dugu.

“Materia esploratzeak geure burua eta emozioak esploratzea dakar […] Margolaritzan aritu banaiz bizitza osoan geure bizitzaren ibilbidea eta esperientzia bera osatzen duten desioak, emozioak, egonezinak eta hausnarketak azalarazteko duen ahalmenean sinisten dudalako izan da” (Juliantxo Irujo).

“Isuriz doa bizitza, ukimena eta ametsak/Fluye la vida, el tacto y los sueños” muestra una selección de obras de la última etapa del artista Juliantxo Irujo (Pamplona, 1960 – Bilbao, 2015) creadas entre 2005 y 2015, que reflejan la madurez de una obra concluyente de calidad extraordinaria. Se trata de la tercera exposición que se celebra tras su fallecimiento en Julio de 2015.


Pintor y catedrático de Pintura en la Facultad de Bellas Artes de la Universidad del País Vasco, Juliantxo Irujo vivió la pintura como un viaje de exploración y descubrimiento desde un enfoque experimental e introspectivo centrado en las posibilidades sensibles de la materia. En la muestra destacan, entre otras, obras de las series “Fluir con la naturaleza” y “Homenaje a la vida”. En la primera, la observación de la naturaleza da forma a imaginarios abstractos que evocan recorridos entre bosques, siempre cambiantes, permitiéndonos adentrarnos en los cuadros por senderos diferentes percibiendo cada vez nuevas emociones. En la segunda, Juliantxo homenajea a la vida a través de un movimiento barroco y fluctuante evocador de paisajes psicológicos: obras de gran formato inundadas de formas dinámicas que se deslizan, se confrontan, se acarician o giran. En definitiva, un homenaje a la vida que fluye, al tacto que nos humaniza y a los sueños por los que trascendemos.

“Explorar la materia es explorarte a ti mismo, a la emoción. […] Si he dedicado mi vida a explorar la pintura ha sido porque creo en su capacidad para hacer aflorar los deseos, las emociones, las inquietudes y las reflexiones que conforman nuestra experiencia, nuestro paso por la vida” (Juliantxo Irujo).

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>