2022ko Trantsizio Bekak deialdiak aukera emango dizu ordaindutako praktikak egiteko (360 ordu, 1.500 euro, ken gizarte-kotizazioak) honako aldi hauetan:
2021/22 ikasturtean graduko azken urtean matrikulatuak:
Ekaina-uztaila-abuztua. Uztaila-abuztua-iraila.
2021/22 ikasturtean titulatuak eta 2022/23 ikasturtean graduko azken urtean matrikulatuta:
Urria-azaroa-abendua.
Parte hartzeko, bidali artxibo bat zure CVarekin javier.diez@ehu.eus helbidera maitzaren 5a arte. […]
