Sala Araba (Gasteiz). 25 de octubre al 16 de noviembre
Urrun dago, Talikualá. Hemendik harainoko distantzia neurtzen duena da, Talikualá.
Sumagaitzak diren gauzak gerta daitezkeen tokian dago, Talikualá.
Egunero ordu berdinean euriak barra-barra egiten duen aldean dago, Talikualá.
Etxe bakoitzean pertsona berri bat bizi den bazterrean dago, Talikualá.
Harri tontorrak tinta beltzez sortutako ur-emariak bihurtzen diren lekuan,
eta zulakari eta dragoiaren arteko borroka amaiezina pizten den parajean dago, Talikualá.
Urreak gorriak baino balore handiagoa ez duen txokoan
eta egunak inon baino azkarrago aurrera egiten duten tokian dago, Talikualá.
Ezin izanen duzu itzuli hemendik alde egiterakoan, beste leku berri bat izango baita.
Ez da erreza Talikualá topatzea… … Urrun baitago Talikualá.
Hegaz, tarteko gaurik gabeko egun bikoitz batetara iristea bezain urrun baitdago Talikualá.
Bazen behingo bidezidor baten ezabatutako zirriborroa bezain urrun baitago Talikualá.
Ahaztera behartzen zaituen aurpegiaren trazua bezain urrun baitago Talikualá.
Continue reading Talicualá. Leire Urbeltz y Mawa exponen en sala Araba (Gasteiz)




