Archivos

Categorías

Nola eraikitzen da esparru publikoa, arte jardunbideen eta pedagogia kritikoen bidez?

EHUkulturak (Bizkaia) eta Consonniko kultur egitarauak LaPublika mintegi irekia osatu dute: esparru publikoa eta hala Unibertsitateak nola artearen jardunbideak esparru horretan duten zeregina jorratuko dira (hizkuntzak: gaztelania eta ingelesa, aldi bereko interpretazioarekin).

ORDUA: 18:00etan
NOIZ: 29/10/2015
NON: Bizkaia Aretoa, Abandoibarra 3, Bilbao

 

Stine Hebert – Antolakuntza ereduak
Gauza mordoa esan izan da goi mailako hezkuntza ustez krisian dagoela eta. Arte unibertsitate eta eskolak etengabe presiopean dauden gudu zelaiak dira, giro politikora eta gure ekonomia aldakorrera egokitu behar dutelako. Zer bide irekiko lirateke baldin eta beste era batera antolatuko bagenu hezkuntza eta beste modu batera ulertuko bagenu ikaskuntza? Zer harreman mota sortzen dira geure burua geure kabuz antolatzen dugunean?

Continue reading Nola eraikitzen da esparru publikoa, arte jardunbideen eta pedagogia kritikoen bidez?