Archivos

Categorías

[Todo] Centelles (1909-1985) kazetariaren argazkiak UPV/EHUn/ Fotoperiodismo y Centelles, una exposición inédita en Bilbao

Agustí Centelles-ek (1909-1985), gaztetan, Errepublika garaiko Bartzelonan bizi izan zen kazetari moduan. 1934an, Espainian gerra hasi orduko, Robert Capa prentsa-argazkilari ospetsuarekin batera ibili zen argazkiak ateratzen 1939 urterarte, eta munduko hainbat egunkarietan zabaldu ziren bere argazkiak.

UPV/EHUk, Bilbon duen Bizkaia Aretoan, orduko historia erakutsiko da -bere argazkien erakusketa dokumentatuan-. Centellesek eta Capak bost aldiz egin zuten topo eta grafikoki kontatu zuten Espainiako Gerra Zibila. Gaur egungo erreportari handiek (Capo, Taro eta Seymour) Centellesek ez daukan aintzatespena dute. Centellesek 1984an Arte Ederren Saria jaso zuen bere argazkilaritza lanarengatik eta Pablo Iglesias Fundazioak hartu zuen bere argazkien artxiboaren ardura.

Fotoperiodismo durante la Guerra Civil en España

Fotógrafo: Agustí Centelles (1909-1985)

2014.eko Abenduaren 10etik 2015.eko Urtarrilaren 16ra UPV/EHUren Bizkaia Aretoan egongo da lana ikusgai eta dagokion katalogoa salgai.

Inaugurazioa, abenduaren 10ean, arratsaldeko seietan izango da eta bertan Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektore jauna, Alfonso Guerra, Pablo Iglesias Fundazioaren presidentea, eta Octavi Centelles Martí, argazkilariaren semea egongo dira. Hurrengo egunean, abenduaren 11n, arratsaldeko 18.30etan, Anton Gascak, erakusketaren komisarioak “Estudio de una secuencia…¿mito o documentación?” hitzaldia egingo du, Centellesen lana ulertarazteko helburuarekin. Gero bisita gidatua izango da. Ekitaldi honetara sartzeko ez da behar gonbidapenik baina aretoa betez gero, ateak itxiko dira. Continue reading [Todo] Centelles (1909-1985) kazetariaren argazkiak UPV/EHUn/ Fotoperiodismo y Centelles, una exposición inédita en Bilbao