Archivos

Categorías

AIKO Taldeak eta UPV/EHUk sinatutako hitzarmenari esker, unibertsitateko komunitatera zabalduko da 'Dantzaldi ibiltaria' ekimena

  • Euskal dantza tradizionalaren ikastaroak Bizkaia Aretoan eskainiko dira, Bilbon, astelehenero, urritik ekainera. Arautegiaren araberako kredituen transferentzia lortu dezakete ikasleek (II kapitulua, 11.artikulua).  Egin klik HEMEN.
  • Bilbon, AIKO Taldea      Euskal dantzen proiektua UPV/EHUn (Argazkia: AIKO Taldea)   
  • Sabin Bikandi (AIKO Taldea) & Carmelo Garitaonaindia (UPV/EHU)

    Sabin Bikandi (AIKO Taldea) & Carmelo Garitaonaindia (UPV/EHU)

AIKO Taldeak, euskal dantza tradizionalak berreskuratzen ari den musikarien eta dantza-maisuen elkarteak, hitzarmen bat sinatu berri du Universidad del País VascoEuskal Herriko Unibertsitatearekin eta horri esker unibertsitateko komunitateari eskainiko zaizkio Dantzaldi Ibiltariaren ikastaroak. Ekimen horretan, lantegi, mintegi eta erromeriak barne, Bilboko UPV/EHUren paraninfoan, Bizkaia Aretoan, eskainiko ditu saioak astelehenero, urritik ekainera. Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko Campuseko Kulturbasque programazioaren ekimenetako bat da 2014rako.

Dantzaldi Ibiltariaren bidez, AIKOk mailakako ikastaroetan eskaintzen ditu euskal dantza tradizionalaren errepertorioa, metodo erraza inguru ludikoan erabiliz eta dantza herrikoia gizarteratzera lagunduz. Aukera erakargarri eta naturala da dantzari ekiteko, 2.000 lagunek baino gehiagok hartu dute parte  ikastaro, lantegi, mintegi eta erromerietan. Bilboko Abandoibarra zonaldeko Bizkaia Aretoa eszenatoki bihurtu zen iazko udaberrian ere, AIKO Taldeak girotutako zenbait erromeriek jendetza bildu zuten. Álvaro Sizak diseinatutako Bizkaia Aretoa eraikinak, Iberdrola dorrearen ondoan lekututa, Udaberriko dantzaldiak programaren hiru erromeria hartu zituen, Kulturbasque kultur programazioaren baitan (Bizkaiko Campuseko Errektoretza Ordea).

Graduko ikasleei begira Mintegia

Sustrai tradizionaleko musika eta dantzaren zabalkunde soziala sustatzea kultur ondasun gisa; musika eta dantza tradizionalarekin, eta folklorearekin oro har, lotutako ezagutzak aktiboki transmititzeko laguntzea; eta musika eta dantza tradizionalak aisi jarduera gisa normalizatzeko laguntzea dira, besteak beste, AIKO Taldearen eta UPV/EHUren arteko hitzarmen honen xedeetariko batzuk. Xedeok lortu ahal izateko, dantzak, kontzertuak eta entzunaldiak eskainiko dira, eta horrez gain, jarduera pedagogikoak eta dibulgaziozkoak, hala nola, ikastaroak, mintegiak eta lantegiak. Bizkaia Aretoko Dantzaldi Ibiltariaren ikastaroez gain, UPV/EHUrekin sinatu hitzarmenari esker, “Zure gorputzak badaki dantzan” mintegi espezifiko bat eskainiko zaie Irakasle-Eskolako  ikasleei eta beste edozein Graduko ikasleei, Londoneko Unibertsitateko Etno-Musikologia Doktore Sabin Bikandik eskainia (txistularia eta konpositorea, AIKO Taldeko sortzaileetariko bat da).

Continue reading AIKO Taldeak eta UPV/EHUk sinatutako hitzarmenari esker, unibertsitateko komunitatera zabalduko da 'Dantzaldi ibiltaria' ekimena