‘BANDtzaldia’ espektakulu berrian, AIKO Taldeak Euskal Herriko Musika Banda desberdinekin jotzen ditu dantzan egiteko moduko melodiak.
AIKO Taldearen apostua, bandekin batera eta herritarren partaidetzarekin batera erromeriak berreskuratzea da, euskal kulturaren sustraian baitago jende artean sozializatzeko modu hau.
2016.eko udan Bizkaian estrenatu zen lehenengo aldiz erromeria musika programa hau Bilboko Musika Bandarekin Azkuna Zentroan eta Gipuzkoan Errenteriako Niessen Kulturgunean, arrakasta handiz.
2017an eta uda honetatik aurrera, Portugaletek, Iruñeak, Gasteizek, Eibarrek, Barakaldok, Irunek, Estellak edota Zarautzek , AIKO Taldeko musikariekin eta honen dantza maisuekin horrelako kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute, ‘BANDtzaldian’, arratsaldeetan, iluntzeko zortzietatik aurrera.
EKAINEAN
Ekainaren 10ean- Portugaleten BANDtzaldia Portugaleteko Udal Musika Banda + AIKO Taldea
Ekainaren 16an- Iruñean (Plaza de los Burgos) BANDtzaldia La Pamplonesa + AIKO Taldea
Ekainaren 23an- Gasteizen BANDtzaldia Gasteizko Udal Musika Banda + AIKO Taldea
Ekainaren 25ean- Eibarren BANDtzaldia Eibarko Musika Banda + AIKO Taldea
UZTAILEAN
Uztailaren 15ean: Barakaldon, Barakaldoko Udal Musika Banda
Uztailaren 29an: Lizarran, Estella-Lizarrako Musika Banda
ABUZTUAN
Irunen, Irungo Musika Banda
IRAILEAN
Irailaren 2an, Zarautzen, Zarautzko Musika Banda.
Informazio gehiago: www.facebook.com/BANDtzaldia
https://www.youtube.com/watch?v=ahigEOelEPk&feature=youtu.be
Musika konpositorea: Sabin Bikandi
Musikaren banda-konponketak: Joserra Gutiérrez
Erromeriarako musika programa:
01 Los hermanos anaiak (pasodoblea)
02 La veloz sangüesina (jota)
03 La roncalesa (porrua)
04 Ane’s waltz (balsa)
05 Villamandos (txotisa)
06 Zazpikoak (jauzia)
07 Baigorriarrak (jauzia)
08 Karrikiri (foxa)
09 Laborda (polka)
10 Duguna (ingurutxoa)
11 Rancho corto (ranchera)
12 Ikusi Nuanian (boleroa)
13 Bizkarret (gabota)
14 Bildaldia I (mazurka)
15 Anso (habanera)
16 Gabantxo (pasodoblea)
17 Mikelin (balsa)
18 Tafernaberry (jauzia)
19 Migerlea (tangoa)
20 Manexak (bralea)
21 Bikaña (jota)
22 Bikaña (porrua) Continue reading Erromeriaren kontzeptua euskal kulturarako berreskuratzerik, bai? Erantzuna Bandtzaldian

