Breadcrumb

Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (plan berria) - Titulua

Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (plan berria)

Nested Applications

Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (plan berria) - Aurkezpena

Gradu honek Telekomunikazio Ingeniari Tekniko izateko gaitasuna emango dizu (CIN/352/2009 Agindua), eta zure espezializazio-esparruan proiektuak sinatzeko aukera emango dizu.

Gaur egungo mundua gero eta gehiago dago Informazioaren Teknologien, Komunikazioen eta Elektronikaren mende, eta, beraz, arlo horretako profesionalen eskaria gero eta handiagoa da.

Titulazio honek elektronikaren eta telekomunikazioen arloko prestakuntza eskaintzen du, zure jarduera profesionala edozein sektoretan garatu ahal izateko: komunikazioak, industria, entretenimendua, multimedia, zibersegurtasuna, medikuntza, ekoizpena, automobilgintza, garraioa eta aeronautika, besteak beste.

Titulazio honek hiru espezialitate ditu, zure prestakuntzan sakontzea posibilitatzen dutenak:

  • Elektronika: hemen landutako diseinuaren funtsak hainbat arlotan aplikatu ahal izango dituzu: ibilgailu elektrikoa, energia berriztagarriak, 4.0 industria, domotika, sentsoreak, mikroprozesadoreak, sistema digitalak, gailu elektronikoak, etab.
  • Telekomunikazio-sistemak: komunikazio mugikorrekin, zuntz optikoarekin, irrati- eta telebista-sistemekin, satelite bidezko komunikazioekin, haririk gabeko sistemekin eta abarrekin lotutako alderdiak ikasiko dituzu.
  • Telematikoa: Internetekin eta beste komunikazio-sare batzuekin, zibersegurtasunarekin, mugikorretarako aplikazioen programazioarekin, zerbitzu telematiko eta multimediekin, big datarekin eta abarrekin lotutako guztia landuko duzu.

Gainera, Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterrera zuzenean sartzeko aukera izango dizu gradua bukatu eta gero, Telekomunikazio Ingeniaritzako lanbidean jarduteko gaitzen duena.

Onartzeko izapidean. Irakaspena 2026/2027 ikasturterako aurreikusten da.

XSL Content

Knowledge areas

Engineering and Architecture

Centre

Faculty of Engineering - Bilbao

Campus

Bizkaia

Contact

grados.eib@ehu.eus

Duration

4 courses

Number of credits

240 ECTS credits

Languages

Basque, English, Spanish

Study type

Face-to-face degree

Price per credit in first registration

18,23 €

Pass mark

5 in extraordinary exam session (2025/26)

Places available

120 places

Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (plan berria) - Arrazoiak

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Enplegagarritasun handia gradu honetako tituludunen artean.
  • Sare sozialen, ibilgailu autonomoen, hiri adimendunen, Gauzen Interneten (IoT), 5G-ren, Adimen Artifizialaren eta 4.0 Industriaren ingeniaritza da.
  • Eduki erakargarriak eta ikaskuntza praktikoa teknologia aurreratuko laborategietan: multimedia, komunikazio-sareak, elektronika, etab.
  • Sektoreko enpresa aitzindarietan praktikak egiteko eta prestigio handiko unibertsitateekin nazioarteko mugikortasun-programetan parte hartzeko aukera.

Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (plan berria) - Sarrera profila

Sarrera-profila

Informazio eta Komunikazio Teknologiak interesatzen bazaizkizu, elektronika gustuko baduzu, eta Internetek nola funtzionatzen duen edo telefono mugikorrek elkarren artean nola komunikatzen diren galdetzen badiozu zeure buruari, Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua da zure gradua.

Irteera profesionalak

Telekomunikazioen arloko hainbat esparrutan lan egin ahal izango duzu, hala nola:

  • Tresna elektronikoen diseinua.
  • Komunikazio-sare eta zerbitzu telematikoak diseinatzea, konfiguratzea eta mantentzea.
  • Mota guztietako komunikazio-sistemak diseinatzea (satelitea, haririk gabekoa, telefonia, zuntz optikoa...)
  • Komunikazio-soluzioak ezartzea industria-eremuan: 4.0 industria.
  • Komunikazioetako, irrati-difusioko edo telebistako operadoreak eta enpresak.
  • Ikerketa eta garapeneko sailetan lan egitea.