Graduak aukera ematen du borondatezko/kanpoko praktikak egiteko azken ikasturtean, Bilboko Ingeniaritza Eskolarekin lankidetzan dauden 500 enpresa baino gehiagotan. Praktika horiek zure espediente akademikoan jasoko dira.
Praktika hauek egiteak, titulazioaren arloan esperientzia praktikoa eskuratzeaz gain, zure ibilbide profesionalaren hasierarako aukera ere eman dezake.
Gainera, Bilboko Ingeniaritza Eskolan 10 Enpresa Gela baino gehiago ditugu, eta bertan ere praktikak egin ahal izango dituzu, Eskolatik atera beharrik gabe.
Bilboko Ingeniaritza Eskolako webgunean aurkituko duzu praktikei buruzko informazio osagarria, baita horietan parte hartzeko baldintzak eta prozedurak ere.