Breadcrumb

Mobility_title

Mobility

Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (plan berria) - Mugikortasuna

Mugikortasun-programek ikasleari denbora jakin batez beste unibertsitate batera joateko eta bertan Graduarekin lotutako gaiak ikasteko aukera ematen diote. Mugikortasuna azkeneko urtean egin ahal da.

Mugikortasun-programetan parte hartzea hautazko jarduera da.

Bilboko Ingeniaritza Eskolak hainbat mugikortasun-programatan parte hartzen du, ondorengo aukerak eskeiniz:

  • Erasmus+ Programa, Europako Unibertsitateetan mugikortasuna egiteko.
  • AL Programa, Latinoamerikako norakoentzako.
  • Asia, Ozeania, Afrika edota Estatu Batuentzako programak.
  • SICUE programa, estatu mailan mugikortasuna ahalbidetzen duena.

Era berean, Bilboko Ingeniaritza Eskola GE4 eta GLOBAL E3 sareen parte da, mundu osoko ingeniaritzako eskolen arteko mugikortasuna sustatzen duena.

Mugikortasunaren inguruko informazio gehiago (norakoak,baldintzak, prozedurak eta laguntzak), Bilboko Ingeniaritza Eskolako web orrialdean aurkitu dezakezu.