Blogs

Emakom 2026

Gureiker ikerketa-taldeak EMAKOM jardunaldiaren hamabigarren edizioa egin du, Ahotsak arriskuan: emakume kazetariak eta genero-gaien trataera jomugan izenburupean (Leioa, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioa, 2026ko apirilaren 29an). Topaketaren helburua izan da gaur egungo komunikazio-ekosisteman emakume kazetariek aurre egin behar dieten arriskuak eta erronkak aztertzea, bereziki esparru digitalean eta genero-gaien lanketan jarriz arreta. Aurkezpenek aukera eman dute lan-esperientziak eta jardun profesionalak partekatzeko, eta horiek zuzenean lotzen dira gaur egun komunikazioaren eta kazetaritzaren arloko ikerketa-ildo nagusietako batekin. Jardunaldian parte hartu dute, besteak beste, Maider Eizmendik (UPV/EHUko Kazetaritza Saileko irakaslea) eta Isabel Valdések (El País-eko genero-editorea). Programaren barruan, mahai-inguru bat ere egin da, kazetariek jasaten dituzten erasoen aurrean erantzuteko estrategiak eta profesionalen babesa indartzeko bideak aztertzeko. Bertan parte hartu dute Maite Asensiok (Berria), Teresa Villaverdek (Pikara Magazine) eta Arantza Gutierrezek (UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Sailekoa), eta bakoitzak bere esperientzia profesional eta akademikotik abiatuta ikuspegiak eta tresnak partekatu ditu. Eskerrik asko parte hartu duten guztiei, ikasleei, irakasleei, ikertzaileei eta Kazetarien Euskal Elkargoa/Euskal Kazetarien Elkartearen ordezkariei, eztabaida eta hausnarketa kolektibo honetan egindako ekarpenagatik.

---

El grupo Gureiker ha celebrado su doceava jornada EMAKOM bajo el título Voces en riesgo: las mujeres periodistas y los temas de género en el punto de mira (Leioa, Auditorio de la Facultad de Ciencias Sociales y de la Comunicación de la EHU, 29 de abril de 2026). El encuentro ha buscado analizar los riesgos y desafíos que afrontan las mujeres periodistas en el actual ecosistema mediático, con especial atención a la esfera digital y la cobertura de cuestiones de género. Estas intervenciones han permitido poner en común experiencias y prácticas profesionales que conectan directamente con una de las principales líneas de investigación en el ámbito de la comunicación y el periodismo en la actualidad. La jornada ha contado con la participación de especialistas como Maider Eizmendi, profesora del Departamento de Periodismo de la Universidad del País Vasco (UPV/EHU), e Isabel Valdés, editora de género en El País. El programa ha incluido asimismo una mesa redonda centrada en las estrategias para hacer frente a las agresiones y reforzar la protección de las profesionales del periodismo. En este espacio han participado Maite Asensio (Berria), Teresa Villaverde (Pikara Magazine) y Arantza Gutiérrez, del Departamento de Comunicación Audiovisual y Publicidad de la UPV/EHU, quienes han compartido enfoques y herramientas desde sus respectivas experiencias en el ámbito profesional y académico. Gracias a todas las personas participantes, estudiantado, profesorado, personal investigador y responsables del Colegio Vasco de Periodistas/Asociación Vasca de Periodistas, por su contribución al debate y la reflexión colectiva sobre esta problemática.