Katalogoan bilatu

Bilaketa aurreratua

Nire Kontua

Sarbidea Nire Kontura. Lehen aldiz sartzeko erabili zure UPV-EHU-ko posta elektronikoa (.eus) eta zure erabiltzaile zenbakia (unibertsitateko txartela) azken letrarik gabe.

Albisteak

Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak Donostiako Nazioarteko Arkitektura Bienalaren lehen edizioarekin bat egin du bi erakusketa bibliografiko antolatuz

Lehenengo argitaratze data: 2017/11/07

Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak  bat egin du "Mugak" Donostiako Nazioarteko Arkitektura Bienalaren Lehen Edizioarekin bi erakusketa bibliografiko xume antolatuz. Bienalaren lehen edizio hau Donostian ospatzen da eta bertan UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko hainbat irakaslek eta ikaslek hartuko dute parte. Miramar Jauregian ospatuko den Bienalaren egun nagusiak azaroaren 6tik 10era artekoak izango dira, jarduera aukera zabalarekin (erakusketak, hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak ...). Elkarbizitzarako guneak diseinatu ahal izateko bide berriak pentsatu eta zehaztea da testuinguru nagusia, gizarte eta hiri orekatuago eta justuagoak zehazteko.

Antolatutako jardueren artean RCR Arquitectes estudio katalanaren presentzia nabarmentzen da, nazioarteko erreferente bihurtu dena eta 2017an Pritzker saria jaso duena. Nazioarteko proiekzioa duen Sou Fujimoto arkitekto japoniarra ere bertan izango da. Bere lanak sari garrantzitsuak lortu ditu, natura arkitekturarekin mimetizatzeko saiakeran, egitura arin eta itxitura iragazkorrak erabiliz.

Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan kontsulta daitezkeen bi erakusketak honakoak dira:  "Katalunia, arquitectura contemporània" bata, bertan RCR Arquitectes estudioak funtsezko papera betetzen duelarik ; eta "Sou Fujimoto,  primitive future" bestea, gure bilduman arkitektoari buruz ditugun lanak eta egungo arkitektura japoniarra nabarmentzen duten beste hainbat lan biltzen dituen erakusketa. Bi esposizioak azaro osoan ikusgai egongo dira Bibliotekan.