Hezkuntza esparrutik lan arlora igarotzeko bekak
Desgaitasun aitortuta duten ikasleek desgaitasuna duten pertsonentzako kupoan gordetako plazetako bat eskatu ahal izango dute. Hau da jarraitu beharreko prozedura:
- Irakurri arretaz oinarriak eta baldintzak betetzen diren: https://www.ehu.eus/eu/web/enplegua/-/deialdia-hezkuntza-esparrutik-lan-arlora-igarotzeko-beken-programa-1
- Datu eta agiri hauek Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuaren helbide elektronikora bidali: discap@ehu.eus
- Desgaitasun maila egiaztatzeko ziurtagiria
- I. eranskina, Ikastegiko Praktiketako Arduradunak bete behar duena
- Harremanetarako datuak
- Bigarren puntuan jasotzen den dokumentazioa bidaltzeko epea praktiketarako aurreikusitako hasiera data baino hilabete eta erdi lehenago amaitu egingo da.Hona hemen epe-mugak:
- 2025eko ekainaren 6a, uztailetik irailera egin beharreko praktiketarako.
- 2025eko ekainaren 30a, urritik abendura bitartean egin beharreko praktiketarako.
- Zerbitzuak hautatutako pertsonaren datuak ikastegiari jakinaraziko dio praktikak esleitzeko . Eskaera onartu zaien pertsonak Ikastegiko Praktiketako Arduradunarekin harremanetan jarri beharko du, ikastegiak praktikak egiteko ezarrita duen prozeduran kudeatu ahal izateko.