Laguntza produktuen bankua

Laguntza produktuak merkatuan eskuragarri dauden edo bereziki ezgaitasunak,  jardueretan mugak edo parte hartzean murrizketak prebenitzeko, konpentsatzeko, kontrolatzeko, arintzeko edo neutralizatzeko sortutako produktuak (gailuak, ekipamenduak, instrumentuak, teknologiak eta software-ak) dira.

%33 edo gehiagoko desgaitasuna duten ikasturte honetako ikasleak eta UPV/EHUrekin sinatutako hitzarmen praktika profesionalak egiten ari diren tituludun berriak bankuaren erabiltzaileak izan daitezke.

Laguntza produktuen maileguen iraupena malgua da. Egun bateko mailegutik, aldi luzeagoetara, gehienez ikasturte akademiko baten iraupena izanik. Produktuak hurrengo ikasturteetan berriro eskatu ahal izango dira ikasketak amaitu arte.

Prozedura

UPV/EHUko Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuaren bitartez egin beharko dira eskaerak, hurrengo prozesua jarraituz:

a) Ikasleak GAURen bidez egin beharko du egokitzapen eskaera, behar duen produktua adieraziz.

b) Zerbitzuak eskaera baloratuko du eta onartu ondoren Universia Fundazioarekin harremanetan jarriko da produktua eskatzeko.

c) Ikasleari Universia Fundazioari datu pertsonalak uzteko baimena emateko inprimakia (Eranskin 1) bidaliko zaio. Ikasleak inprimakia Beteta eta sinatuta Zerbitzuari bidaliko dio.

d) Zerbitzuak produktua jaso bezain laster, ikasleari jakinaraziko dio Zerbitzutik hartzera pasatzeko.

e) Ikasleak produktua Zerbitzuko bulegoan hartu beharko du. Aldez aurretik jasotze agiria (Eranskin 2) eta bere gain hartzen duen produktua arduraz erabiltzeko konpromisoa adierazteko zinpeko aitorpena (Eranskin 3) sinatu beharko ditu.

f) Ikasleak produktua ikasturte amaieran itzuli beharko dio Zerbitzuari.

Esteka: Eranskin 1

Esteka: Eranskin 2

Esteka: Eranskin 3
 

  Ver video Banco de Productos de Apoyo en lengua signos a pantalla completa Zeinu hizkuntza Bideoa - Laguntza produktuen bankua