Albiste eta Deialdiak

null

Por Talento Digital beka programa 2020-2021

Lehenengo argitaratze data: 2020/08/25

Programak desgaitasunak dituzten ikasleei eremu digitalean eta teknologikoan prestakuntza espezializatua ematen laguntzea du helburu. Horrela, esparru horretan kualifikazio handiko enpleguetan sartzea bultzatzea.

Betebeharrak:

  • Adinez nagusiak izatea
  • % 33ko edo gorako desgaitasun-ziurtagiria izatea
  • Aurrez izena emanda, matrikulatuta edo prestakuntza-zentro gisa egiaztatutako erakunde batek emandako eremu teknologiko eta/edo digitaleko prestakuntza-programa bat egiten egotea.

Beka hauek matrikularen % 80 estaltzen dute, 10.000 € gehienez.

Eskaera egiteko epea irekita aurrekontua agortu arte.

Kontaktuan jartzeko: portalentodigital@fundaciononce.es