Eduki publikatzailea

Doktorego Eguna 2023

Irudia

Ekainaren 23an, 18:00etan, Bizkaia Aretoko Mitxelena Auditoriumean (Bilbo), "Doktorego Eguna" ospatuko da, "Zabaldu atea gure doktoregoari" lelopean. Bertan, UPV/EHUko 2018/19 eta 2019/20 ikasturteetako Doktorego Sari Bereziak errekonozimendua egingo da.

Doktorego Eskolak (DOKe) ekitaldi hau antolatzen du, eta Montse Maritxalar UPV/EHUko Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea izango da buru.

Gotzone Barandika Doktorego Eskolako zuzendariak, doktorego ikasketen eskaintza aurkeztuko du (guztira, 66 programa); eskaintza honek jakintza arlo guztiak biltzen ditu. Gainera, erakunde-egiaztapenari buruz hitz egingo du.

Aurten, tesiek eta doktorego-prestakuntzak EHUagenda 2030ean definitutako Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH) egiten dieten ekarpena aztertuko da. Horregatik, sari berezia jaso duten pertsona batzuek labur esku hartuko dute beren doktorego-tesiek Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH) nola laguntzen dieten azaltzeko.

Ekitaldian Cristina Blanco Fernández de Valderrama irakasleak ere parte hartuko du eta, “El trabajo de tesis doctoral y su incidencia en el bienestar emocional del alumnado de doctorado de la UPV/EHU” izeneko ikerketari buruz arituko da.

Edukiera dela eta, petsona bakoitzarekin gehienez hiru pertsona joan ahal izango dira.

INSKRIPZIOA ITXITA
Saioa “Doktorego eguna” streaming bidez emango da

Ekitaldiak 75 minutu inguru iraungo du. Amaitutakoan, 19: 45ean, gutxi gorabehera, mokadu bat zerbitzatuko da.