Breadcrumb

Eduki publikatzailea

2019-2020 Enplegu Foroak

2020ko otsailean eta martxoan, 2019-2020 ENPLEGU FOROAK egin dira UPV/EHUko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako campusetan

UPV/EHUren 2019-2020 Enplegu Foroak antolatu dituzte Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzak eta hiru campusetako (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) errektoreordeek.

Arabako ForoakGasteizko Udalaren laguntza izan du.Foroen helburua da honakoak elkartzeko zubia izatea, batetik gure inguruko enpresetako giza baliabideetako profesionalak, enplegua sortzen ari diren erakunde publikoak eta gizarteratze eta laneratzearloan lan egiten duten profesionalak, eta, bestetik, enplegu bilaketa aktiboko tituludunak (prestakuntza maila desberdineko tituludunak:gradua eta graduondokoa), baita prestakuntza etapa amaitzear duten ikasleak ere. Ezagutzan oinarritutako egungo gizartean, inplikatutako erakunde pribatuek eta publikoek kualifikazio maila handiena duten profesionalen eskaria, doktoreena esaterako, pixkanaka zabaltzen ari da foro horietan, aurrerapena eta gizarte ongizatea sustatzen duten erronka handiei erantzuteko eta lurraldea garatzen laguntzeko duten gaitasunagatik.

Lehenengoa Gipuzkoako Campusean egindakoa izan zen, otsailaren 27ko arratsaldean, Donostiako Campuseko Barriola eraikinean. Foro horretara 33 enpresa aurkeztu ziren, eta 92 lanpostu eskaini zituzten. Ondoren, Arabako Campuseko 'Empleo Gune' izenekoaren X. edizioa egin zen Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, martxoaren 5eko egun osoan. 50 enpresa baino gehiago bildu zituen, horietatik 33 standarekin, eta 292 lanpostu argitaratu ziren webgunean. Azkenik, Bizkaiko Campuseko Foroa egin zen martxoaren 10eko goizean, Bilboko Bizkaia Aretoan. Bertan, 70 enpresak parte hartu zuten eta 170 lanpostu eskaini ziren. Foro guztietan hainbat jarduera antolatu ziren, hala nola enpresen mahai inguruak sektoreka UPV/EHUko hainbat prestakuntzamailatako (graduko eta graduondoko) ikasle eta tituludunentzat, Lanbide-ren aurkezpenak, jardunaldiak, etab.